"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
New Yorkeko kafetegi batetan, Scott Handersonek emakume ezezagun bat gonbidatzen du berarekin gaua pasatzera. Berak baiezkoa ematen dio, galderik eta izekin gabe izango denaren baldintzaz. Hurrengo goizean, etxera itzultzerakoan Brigada Kriminaleko hiru inspektore zain ditu, emaztea itoa izan dela esaten diote. Susmo guztiak bere gain doaz, noski. bere koartada bakarra bezperan egon zeneko emakume ezezaginarena da, alabaina ez du honen arrastorik batez.