"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Polizia gutun igorle ezezagun bat aurkitzen saioa da, zeinak "zure azken dantzatik ordainduko duzu" esaldia izkiriatuz amaitzen ditu eskutitzok. Hamaika neska dagoeneko, kabaret dantzariak, desagertu dira arrastorik utzi gabe; poliziaren ustez hiltzaileak prentsa iragarkien bidez erakar litzake bere biktimak. Adrienne, maniako sexualaren biktimetariko baten lagunak, polizia laguntzea erabaki eta egunkarietan, emakumeei buruz, azaltzen diren iragarki guztieri erantzuten hasten zaie bere kasa.