"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Philip Marshall morroi zintzo eta onetsua da eta jadanik ez du biziaz poz askorik espero. Tabako bulego batetan lan egin eta bere emazte Corarekin, emakume dominatzaile eta arrunta, eta beraien seme johnekin bizi da; Johnek hogeita bost urte ditu eta bere aitaren bizi arrazio bakarra da. Halako batean, familia giroa gehiago jasan ezinik semeak hanka egiten du Kanada alderantz. Biziki zamindurik, Philipek ezkontohea abandonatzea erabaki eta Johnena izan zeneko gelara joaten da, Coraren haserre amorruatuaren aurrean. Hurrengo egunean neska bat ezagutzen du, pareko deritzon beste arima bakartia. Etxera itzultzerakoan emazteari aurre egin beharko dio, egoera konpondu ahal izateaz ziur dena.