"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Clive Marshall, Ahaldun Nagusiari atxekia, alkoholaz ito saio ditu bere ezkontidearekiko arazoak. Thelma Jordon lan egiten duen bulegora heltzen da hartara -emakume dotore eta ederra, gogorra baina zentzuala aldiberean-, bere izebaren etxean gertaturiko lapurketa saioa salatzera, andere bitzi eta dirudunaren mandatuz. Thelmak bete-betean liluratzen du Marshall, zeinak bere lan eta ezkontza aspergarriei irtenbidea -gaitziki faltsua- aurkitu izana uste baitu. Maitale bihurtuak, Thelmak, Tony Laredo neskazale lotsagabearengandik banabdurik dagoela esaten dio. Gau batez, emakumeak hotsegiten dio ezeba asesinatua eta bere harribitxi baliotsuez kendua izan dela esanaz. Begi neurriz Laredo dirudi susmagarririk logikoena.