"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Itxura txarreko bi tipo oldarka sartzen dira gau batez new Jerseyko kafetegi batetan. Enplegatuak eta bezeroak izutu ondoren, Ole Anderson akabatzera etorri direla azaltzen dute, sekula santan ikusi ez duten suediar bat eta gauero kafetegi hartan afaltzen omen duena. Gizona azaltzen ez denez, gansterrek ospa egiten dute. Nick, tabernan gertatutakoa ikusi duen bizar gazteak, Anderson aipatua bizi deneko etxera egiten du korri, haren biziaren gain den mehatxuaz jakinaren gainean jartzeko. Anderson gertatuaren berri izaki ez da larritzen eta bere gelako iluntasunean geratzen zaie zain. Flash-back edo atzera-begirada teknikaren bitartez ikusleak protagonistaren erreakzio bitxiaren berri izanen du.