"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hella eta Peter, ezkondu ahal izateko adina diru ez duen bikote bat da. Mendebal Berlingo, deskalabru hutsa den, pentsio burges batetan bizi dira, beste batzuren artean, errusiar emigratu potobero batekin, zorrak jandak baroia, music-halleko bi dantzari eta behe auzotako berritsu batekin. Denbora errealean, nahaskeria giro itogarri eta bakardade jasangaitza deskribatzen da, zeina bi maitaleen elkar banaketaren marku bilakatuko bait da.