"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Industria Sailak antolatzen du Focus on industria-ekimena, zeinaren bidez herrialde, eskualde edo lurralde batetik profesional-talde bat Donostia Zinemaldira baitator, harreman profesionalen sarea zabaldu eta Industriako jardueretan parte hartzeko.
2026an, SEYAPekin (Turkiako ikus-entzunezko ekoizleen elkartea) lankidetzari esker, Turkiako ikus-entzunezkoen arloko hamar profesionalek aukera izango dute Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuekin harremanetan jartzeko eta koproduzitzeko aukerak zabaltzeko.
Ordezkaritzan ekoizle hasiberriak zein esperientzia handikoak daude, eta haien film luze eta dokumental proiektuak ekoizpenaren hainbat fasetan daude: garapenean, finantzaketan eta postprodukzioan.


Aurtengo Zinemaldian, bi ekoizpen turkiar hautatuak izan dira: Yeşim Ustaoğluren Artakalan / What Remains, Sail Ofizialean lehiatuko dena, eta Tayfur Aidinen Kirpilerin Savaşı / The Battle of Hedgehogs, postprodukzio-fasean dagoena eta WIP Europan parte hartuko duena.
Focus on 2014an sortutako ekimena da, Focus on Canada programarekin. Honen arrakasta dela eta, 2015ean berriro egin zen. Hurrengo edizioetan, honako hauek izan dira fokuak: Focus on Nordic Glocal, 2016an, Danimarkaren, Islandiaren eta Norvegiaren parte-hartzearekin; Baltikoko herrialdeak, 2018an; Polonia, 2019an; Georgia, 2021ean; Serbia, 2022an; Brasil, 2023an; eta, 2025ean, Filipinak, Quezon City Film Commission (QCFC) erakundearen laguntzarekin.
Laguntzailea







