Europcar izango da Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Made in Spain sailaren babesle berria. Auto eta furgoneten alokairuan lider den markak antolakundearen mugikortasuna bultzatuko du Zinemaldiak dirauen bitartean, eta horrenbestez, kulturarekiko, sorkuntza artistikoarekiko eta zinema espainiarrarekiko konpromisoa indartuko du herrialdeko jaialdi garrantzitsuenetako batean.
Made in Spain saila zinema espainiarraren erakusleiho handienetako bat izango da aurten ere. Izan ere, nola zuzendari ospetsuen hala talentu berrien film luzeen hautaketa zaindu bat aurkezten da bertan. Helburua zera da, zinema espainiarraren aberastasuna eta aniztasuna urtero Donostian bildu ohi diren banaketa-enpresa, programatzaile, prentsa espezializatu eta nazioarteko industriako profesionalei hurbiltzea.
Babes hori beste urrats bat da Europcarrek aspalditik Espainiako ikus-entzunezkoen sektorearekin duen harreman estuan. Konpainiak zinema- eta ikus-entzunezko ekoizpen ugarirekin kolaboratu ohi du (izan ere, filmaketak egiteko ibilgailuz hornitzen ditu halakoak), eta industriaren mugikortasunari laguntzen dio.
Zinemaldia dela-eta, Europcarrek % 10eko deskontua eskainiko die ibilgailuen alokairuan lehiaketara bertaratzen diren guztiei. Promozioa hemen egongo da eskuragarri.
Europcar Europako mugikortasun-konpainia nagusietako bat da, benetako erreferentea ibilgailuen alokairuko zerbitzuetan. Konpainiak mugikortasun-soluzioak eskaintzen dizkie partikularrei eta enpresei autoak eta ibilgailu komertzialak alokatzeko zerbitzu sorta zabal baten medioz, 130 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duen nazioarteko sare zabal baten babesarekin.
Informazio gehiago: www.europcar.es