"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elena Sánchez Caballero RTVEko presidente ohiak, Juana Macías zinemagileak eta Paz Lázaro ekoizle eta programatzaileak osatzen dute epaimahaia
Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera ipini dituzte langabeen eskura
Jon Garaño eta Aitor Arregiren ‘Marco’ filmak emango dio amaiera sailari, eta ‘The Wild Robot’ eta ‘Maria Callas: Letters and Memories’ lehiaz kanpo erakutsiko dira
‘Past Lives’ –Celine Songen lehen lana– eta ‘Rosalie’ –Stéphanie Di Giustoren bigarren filma– Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko ere lehiatuko dira
Saila ‘The Zone of Interest’ pelikularekin inauguratuko eta Ladj Lyren ‘Bâtiment 5’ film berriarekin amaituko da (lehiaz kanpo)