Patricia Ferreira
EL SECRETO MEJOR GUARDADORavi, Hegoaldeko Indiako herrixka batean bere amonarekin bizi den umezurtz batek, bide luzea ibili behar du egunero beste herri bateko eskolara joateko berean ez baitute onartzen, eta berak ez daki zergatik. Bere ondoan bere lagun Krishnaveni bakarrik egoten da gustura.LA VIDA EFÍMERAAma espainiarra eta aita, berriz, ginearra duen Vicenta, Malabora itzuli da, umetan utzi zuen hirira, Ospital Nagusian lan egitera. Bere lanaren bidez, afrikar kontinenteko zenbait izurrite ezagutuko ditu, paludismoa kasu, Ekuatore Ginean hildako haur gehien eragiten dituen gaixotasuna.LAS SIETE ALCANTARILLASMacak, hiru urteko neskatoak, bere zorionaren zergatia kontatuko digu. Bere familia, bere etxea eta bere auzoa erakutsiko dizkigu, neskatoak ordea ez du ikusleek dakusaten errealitate bera ikusten. ?7 Estoldetako? bizimodua ez da batere samurra eta horretaz aurki jabetu beharko du.HIJAS DE BELÉNEusebia Jeberoekin bizi zen Amazonasko baso barruetan. Hamar urte zituela Iquitos (Peru) hiriko Belén auzora lekualdatu zen eskolara joateko asmoz. Sekula ez zuen irakurtzen eta idazten ikasi, txikitatik lanean jardun behar izan baitzuen. Hiru belaunaldi geroago, istorioa hau Nancyrekin errepikatuko da, Beléngo beste neska batekin.BINTA Y LA GRAN IDEABintak zazpi urte ditu, Hego Senegaleko herrixka batean bizi da eta eskolara doa. Soda bere lehengusinak ez du halako zorterik; berak mundu honetaz ez dakizkien gauzak ikastea debekatuta dauka. Bintak bere aita miresten du, arrantzale apala berau, gizateriaren aurrerapenarekin kezkatuta dabilena eta otu zaion zerbait egitera erabakita dagoena.
Oliver Stone
2003ko udaberrian, Ipar Amerikara emigratu nahi zuten kubatar hiritar askok hainbat itsasontzi eta hegazkin bahitu zituzten, bertako egoitza-baimena lortzeko aukerak erakarrita. Fidel Castroren erregimenak horietako 75 bahitu eta kartzeleratu zituen, tartean kazetari independenteak zeudela, Estatu Batuen zerbitzurako agenteak izatearen eta iraultzaren aurka azpilana egitearen akusaziopean. Hiru bahitzaile, Habanako badian ferry baten kontrola eskuratzen saiatzen ari zirela atxilotu, heriotzera zigortu eta judizio sumarisimoen ondoren exekutatu zituzten. Gertakari hauek kubatar erregimenak munduan duen irudiarentzat inflexio-puntu bat izan ziren eta horren ondorioz, intelektual ugarik eta gobernu ezberdinek erregimen kastristarekiko gaitzezpenak areagotu zituzten. Hau guztia ikusita, Oliver Stone Kubara itzuli zen erantzun bila eta uharteko errealitate politikoan sakontzeko asmoz.
Benjamín Avila
1976 eta 1983 artean, Argentinan diktadura militar bortitz batek agindu zuen. Urte hauetan, milaka pertsona bahitu eta hil zituzten inolako zigorrik jaso gabe. Kasu askotan, ?desagertu? hauen seme-alabak eta bere bahiketaren unean haurdun zeuden emakumeengandik jaiotako haur jaioberriak legez kontra bereganatu zituzten. Desagertutako 500 haurren kopuru hori garai honetako legatu ilunenetako bat da. 25 urteetan zehar Plaza de Mayoko Amonek egindako lan nekaezinari esker, ume horietako 77 beren familia biologikoetara itzuli ahal izan zituzten. Sasoi honetako berrikuspen politiko edo historiko bat lortzea baino gehiago, Nietos filmak, neska-mutiko horietako batzuren kontakizunetik abiatuz, beraientzat identitate berri eta benetako baten birjabetze-prozesuak duen giza dimentsioa berreskuratuko du, iraganeko historia oraingoan txertatzeko modua arakatuz, etorkizunerako bidean arrastoak jartzen dizkien bitartean.
Eterio Ortega Santillana
Anonimoak dira. Inork ez ditu ezagutzen. Beren ingurune txikian ere, ezagun batzuk bestaldera begiratzen dutela sentitu dute. Elkarrizketa, eztabaida, balizko ulermen-jendea gero eta murritzagoa da. Goizeko lehen orduetatik, kaletik lanera bidean doazela, bi bizkartzain ondoan dituzte. Lana amaitzen dutenean, beren etxeetako atarira iritsi eta azken keinu batez agurtzen dituzte beren bizitza babesten duten horiek. Benetako bost aktore, anonimoak. Beren bizitza, luzea batzutan, laburra bestetan. Beren familia, beren oroitzapenak, beren ilusioak. Jazarrita bizitzearen beren esperientzia beldurgarria.
Manuel Palacios
Espainiako Diputatuen Kongresuak 2002an Errepublikaren Gobernu demokratikoaren aurkako 1936ko estatu-kolpea gaitzetsi zuen. Francoren heriotzetik 28 urte igaroak ziren eta herriak demokraziarako trantsizio baketsua erdietsi zuen. Alabaina, diktadurako berrogei urtetan, garaituen, ahantzitakoen eta espainiar geografiatik ezabatutakoen ahotsa ez da herriaren memoria kolektibo demokratikora iritsi. Barruko erbestealdia, ideologikoki diktadura frankistaren aurka dauden milaka presok osaturikoa, 1936an espainiar gerra zibilaren anai-arteko gatazka suntsitzailearekin hasi, eta 1975ean diktadorearen heriotzarekin amaitu zen.
Carlo Nero
Emakume ingeles bat gauaren erdian esnatu da gerra zibilean murgildutako atzerriko oso hiri txiro bateko hotel txiki batean. Sukarra dauka eta herrialde horretara zergatik itzuli den gogoratzen saiatuko da. Gauan zehar, bere haurtzaro zoriontsua gogora ekarri eta bizitza, familia eta lagunak gozatu dituen profesional baten bere helduaro zoriontsu samarra oroituko ditu. Dagoen lekura eraman duten gertakizun bitxiak eta munduaz zeukan ikuskera aldarazi dioten pertsonak ere gomutatuko ditu. Eta orain bere buruaren eta bizitzaren ikuspegi desatsegina izango du. Eguna argitzen doan heinean, sukarra jaitsiko zaio. Emakumeak bere buruaren hautemate onestua izango du, eta azkenean, txirotasunak eta ustiapenak eragindako bortizkerian berak daukan erantzukizuna ulertu beharko du.