Josek, egunkari kontserbaore batentzako lanean diharduen kazetari gazteak, Buenos Airesen miseiari buruzko superprodukzioa filmatzen ari den zuzendari iparmarikar baten eginahalez berri emateko agindua jaso du. Joseren kronikek argiro salatzen dute deusik ez duen jendearen erabilpena, bak aktore moduan baita helburu komertzial hutsekin maneiatuak direlako. Bere jarrera dela kausa, Josek enplegua galtzen du eta, kaleetan zehar abiatuko ere bere lagun Caferatarekin -tangolari xelebre bat- berau ere gizaki baztertu batetan bihurtzen delarik.
Giorgio froga zuzentzaile deneko egunkari berberan, Federico Coni musika kritikari moduan aritzen da. Carlo egunkari saltzaile nahiko bitxi bat dugu; eta Irene bestalde, pianujole gazte eta xarmanta. Egun batez, Irene Carloren kioskora hurbildu eta Conik bere emanaldiaren alde egin dezakeen kritikak kezkaturik azaltzen zaie. Giorgio eta Carlok lasaierazten dute: Coni sekula ez da hasberrian kontzertuez arduratzen. Biharamunean, Giorgiok harriduraz erreparatzen du frogak zuzentzera dihoa Conirena dela kontzertuaren kritika. Kutitxiak jota, kritikoa eta pianularisaren arteko harremana zertan datzan jakiten saiatuko da.
Ludovic bortxaketa basati baten fruitu da. haurrak bihitegi batetan gaisorik emango ditu bere bizitzako lehen urteak, Nicoleren ondoan, bere ama, zainak gorrotatu egiten baitu. Bera Michorekin, mekanikari dirudun bat, ezkontzen den arren, umearen ego era ez doa onera, eta Michoren ahaleginak gorabehera Ludok ezingo du bizimodu arrunt batetara ohitu. Bortxaketaren oritzapenaz itsuturik, edanari emana eta bere senar zaharra mespreziatuz, Nicolek gaisoetxe batetan sartuko du semea. Baina Nicolek Ludovic gaitzesten duen neurrian, hau berriz amarenganako adorazio hutsa sentitzen hasiko da. Gau batez, Ludovicek ihes egin eta untzitxo batetan babesten du bere burua itsaso zabalean murgilduta, bertan erabat zoriountsu bizi dolarik. Baina amaren maitasunaren beharra indartsuagoa egiten zaio eta mezu bat idazten dio bera sortu zuenekoari.
inga, haurdun dela uste du eta Richard, bere senargaiari eskatzen dio haurra onar dezan. Denbora epe errealean kondatua, gizon bat eta emakume baten arteko historia da, zeintzu haurtzaro testa itxoiten duten bitartean, heuren arteko harremanaz, erantzunkizunaz eta elkarren arteko etorkizunaz mintzatzen baitira.
Duela lau hilabete, manifestazio botitzak jasan ditu herri palestindar batek lege martzial gogorrak indarrean direlarik. Herriko buruzagiak, El Moukhtar, bere semea ezkon dadin behin behineko su etena eskatzen dio gobernadore militarrari. Nahiz eta hasiera batean gobernadoreak ezkontza manifestapen politikoan bilaka litekenaren beldur baimena ukatzen dion, bide ematen dio eskakizunari festa 24 ordutara mugatu eta bere ofizialak ohorezko gonbidatu izangoaren baldintzapenaz. El Moukhtarek gogoz kontra onartu eta bere herria konbenzitzen saio beharko du ezteietara joan bitez. Izan ere, bere laguntza du beharrezko semea ezkontzearen ametsa gausatu ahal izateko, botere militarra eta herrikoia gatazka bizian diren bitartean.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.