"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Giorgio froga zuzentzaile deneko egunkari berberan, Federico Coni musika kritikari moduan aritzen da. Carlo egunkari saltzaile nahiko bitxi bat dugu; eta Irene bestalde, pianujole gazte eta xarmanta. Egun batez, Irene Carloren kioskora hurbildu eta Conik bere emanaldiaren alde egin dezakeen kritikak kezkaturik azaltzen zaie. Giorgio eta Carlok lasaierazten dute: Coni sekula ez da hasberrian kontzertuez arduratzen. Biharamunean, Giorgiok harriduraz erreparatzen du frogak zuzentzera dihoa Conirena dela kontzertuaren kritika. Kutitxiak jota, kritikoa eta pianularisaren arteko harremana zertan datzan jakiten saiatuko da.