"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Josek, egunkari kontserbaore batentzako lanean diharduen kazetari gazteak, Buenos Airesen miseiari buruzko superprodukzioa filmatzen ari den zuzendari iparmarikar baten eginahalez berri emateko agindua jaso du. Joseren kronikek argiro salatzen dute deusik ez duen jendearen erabilpena, bak aktore moduan baita helburu komertzial hutsekin maneiatuak direlako. Bere jarrera dela kausa, Josek enplegua galtzen du eta, kaleetan zehar abiatuko ere bere lagun Caferatarekin -tangolari xelebre bat- berau ere gizaki baztertu batetan bihurtzen delarik.