Zinemaobra klasilo honek Gizateriaren sinua dauka aztergai, gixon-tximinuaren aurreneko inteligentzia izpietatik hasi eta espazio sasoi deritzogunaraino. Denbora epe urrun bi hauen bitartean, ezer gutxi aldatu da gizakiaren teknikarekiko harremana: aldiberean salbaziorako nola suntsipenerako baliabide suerta litekeena. Hal 9000, giza sentipenal ukan ditzakeen konputagailu argitsuak, kontrolpean dauka 2001 urtean espazioan zehar bidaian dihoan untzia. Makina beronen erreboltaren zioa litzateke, beti egia eaterako programatuta izaki, astronautei berak bakarrik dakien irtenaldiaren benetako arrazoia izkuta behar izana.
Cheyenne leinuetako larru gorriek Amerikar Gobernuaren iraina eta engainoa noiz zuten, 1887. urtean, Yellowstone River inguruan bizi zireneko lurraldetatik Oklahoma erreserba hondagarrietara bota zituzteneko hartan. Herri indiano honek urteak eta urteak eman situen aurpegi zurbilek agindu bizimodu itxurosoa eraman ahal izateko erraztasunen zain. Sekula beteko ez zuten agindua, izan ere.
"Belle Epoque" partez, Parisen. Henry Jarrod profesorea, bere argizarizko irudien museoa suntsitzen dueneko sute ikaragarriaren gunean harrapaturik geratu bide da. Gertakaria, Matthew Burke, bere bazkide tranpalariarekin eztabaidan ibili ondoren suertatu omen da. Berehala, Jarrod-ek, itxuraz behintzat, istripuaz erabat salbu irten dena, argizarizko irudi berriak kreatuz dirau. Alabaina hirian zehar gertatzen hasi diren hilketa estrainu kopurua areagotuz dihoalarik, Tom Brenan detektibeak ezer gaitzik okurritzen hasi denaren susmoa gorputzen du.
Gizon bat, Thomas Farrell eta emakume bat, Vicki Gaye, Chicagoko ingurugiro gaiztotuaren gunean bizi dira, 30 urtetako hamarkadan. Bata zein bestearentzako, biolentzia eguneroko gauza da. Bian artean bizten hasi den maitasuna, ordea, erabateko sentipen berria iruditzen zaie. Sortu berri den bikotearen barne gatazken parera gangster taldeen arteko elkartopatze bortitzak bilakatuko dira.
Polonia, 1939. urtean. Nahaspila gisako komedia hau "Hamlet" errepresentatzen diharduen antzerki talde batetako partaideen inguruan bilakatzen da, zeintzu, bidenabar, beren hurrengo estrinuko entseiutan dabiltza, hain zuzen, Alemania naziari buruzko montaia. Hitlerrekiko antza ageri nahi duen bigarren mailako aktore batek, fhüreraren papera arduratzen dena alegia, eskena uniformea jantzita daramala kaleetan zehar irteten da, sekulako nahaspilak sorteraziz. Historia bera fikzioarekin nahasi eta Hitlerrek Polonia erasotuko du, gerra dator dela.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.