"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gizon bat, Thomas Farrell eta emakume bat, Vicki Gaye, Chicagoko ingurugiro gaiztotuaren gunean bizi dira, 30 urtetako hamarkadan. Bata zein bestearentzako, biolentzia eguneroko gauza da. Bian artean bizten hasi den maitasuna, ordea, erabateko sentipen berria iruditzen zaie. Sortu berri den bikotearen barne gatazken parera gangster taldeen arteko elkartopatze bortitzak bilakatuko dira.