"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaobra klasilo honek Gizateriaren sinua dauka aztergai, gixon-tximinuaren aurreneko inteligentzia izpietatik hasi eta espazio sasoi deritzogunaraino. Denbora epe urrun bi hauen bitartean, ezer gutxi aldatu da gizakiaren teknikarekiko harremana: aldiberean salbaziorako nola suntsipenerako baliabide suerta litekeena. Hal 9000, giza sentipenal ukan ditzakeen konputagailu argitsuak, kontrolpean dauka 2001 urtean espazioan zehar bidaian dihoan untzia. Makina beronen erreboltaren zioa litzateke, beti egia eaterako programatuta izaki, astronautei berak bakarrik dakien irtenaldiaren benetako arrazoia izkuta behar izana.