72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Zinemira
Zinemira
Filmak
Filmak
Zinemira Saria
Zinemira Saria
Inaugurazioa
Raúl de la Fuente
Espainia 
85 min.
Migratzaile asko euren burua ezagutzeko ispilu baten bila bizi dira; ez dira hemengoak, baina hangoak ere ez dira. Los Williams / Williamstarrak film luze dokumental eta familiarra da, kirolari buruzkoa, Iñaki eta Nico Williamsek lehen pertsonan kontatua. Bi anai futbolari, euskaldun eta beltzek (ghanatarren ondorengoak) euren historia harrigarria erakusten digute euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez. Qatarreko Munduko Txapelketan bi selekzio ezberdinekin parte hartu zutenekoa, 40 urteren ostean Athletic Clubek Errege Kopa irabazi zuenekoa, Nicok Eurokopan irabazi zuenekoa, etab. Nazioarteko bi izar, euren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre, bizitza markatu dien gatazketan zehar: arrazakeria, nortasuna, frustrazioa, anbizioa, eta arrakasta.
Roy Export Co. Ltd
© Roy Export Co. Ltd
Klausurako filma
Carmen Chaplin
Espainia - Erresuma Batua - Herbehereak - Frantzia 
90 min.
Elkarrizketa esklusiboekin eta Chaplinen ondarerako aurrekaririk gabeko sarbidearekin, artistaren herentzia erromaniaren esplorazio argigarria da filma, elkarrizketa intimoetatik, film-zatietatik, etxeko filmetatik eta gaur egungo artista erromani ospetsuen ekarpenetatik abiatuta eratua.
Arantxa Aguirre
Espainia 
93 min.
Udako egunsentia. Donostiako neska gazte bat Haizearen Orrazira doa. Eduardo Chillida zaharra datorkio gogora, txikitatik maiz joaten baitzen eskultorea hara. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari, eta haren bila joango dela hitz ematen du.
Pello Gutiérrez Peñalba
Espainia 
73 min.
"1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu egin zen eta bertako biztanleak euren irudi ikonikorik gabe geratu ziren. Hutsune bat horma-hobian. Hutsune kolektibo bat. Hutsuneei buruzko filma da hau. Nire aita Juanmi Gutiérrez zinemagilea duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora igaro dela, bere filmetara itzuli eta oroimen pertsonaleko ariketa bat egiten dut irudiaren medioz, edo hobeki esanda, horien absentziaren bidez. Izan al daiteke irudi baten falta haren presentzia bezain indartsua? Hala bada, zer egin hutsune horrekin?" (Pello Gutiérrez Peñalba)
Ernesto del Río, Mikel Aranburuzabala y CALLE FALSA 123
© Ernesto del Río, Mikel Aranburuzabala y CALLE FALSA 123
Ernesto del Río
Espainia 
73 min.
Bernardok eta Esperanzak 1978an ezagutu zuten elkar Bilbon, garai hartako egoera politiko asaldatuen erdian biak unibertsitate-ikasketak egiten ari zirenela. Harreman ez-jarraitua izan zuten, topaketa grinatsuz eta azalpenik gabeko desadostasunez betea. Alabaina, Esperanzak ezagutzen ez zituen bere izeba eta lehengusua bisitatzeko asmoz Habanara egindako bidaia batean, betirako banandu ziren 2001ean.
EUSKADI MOVIE AIE
© EUSKADI MOVIE AIE
Jone Ibarretxe de la Cal, Nere Falagan Martin
Espainia 
80 min.
Aita eta osabak hil ondoren, Jonek −Josemiren alabak− Ibarretxe anaiei buruzko dokumental bat egitea erabaki zuen. Aitzindariak euskal ikus-entzunezkoen sektorean, sortzaileak, trauskilak eta geldiezinak; made in Euskadi zinemaren aldeko apustua egin zuten hori errealitatea izan baino askoz lehenago. Ibarretxe anaien filmografia aztertuz eta haiekin egondako pertsonekin hitz eginez (Stephen Fry, Echanove, Ramon Barea, Santiago Segura, José Luis Rebordinos), Jonek apurka-apurka deskubrituko du hiru anaien zinema euren buruaren isla baino ez dela.
Amaia Merino, Ander Iriarte
Espainia 
59 min.
ETAk bere familia bahitu, Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egiaren bilaketa nekaezina egiten du eta aurrez aurre, familiaren tragedia kontatu: iraultza zerga, ETAk 17 egunez bahitu izana, familiaren desegituratzea, estatuko jazarpena, presio politikoa, epaiketa, gurasoen atxiloketa, torturak, hilketa... Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzekoa eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.
Lehiaketatik kanpo
Miguel Alba Rico, Nino Fontán Allen, Itziar Bernaola Serrano
Espainia 
82 min.
La bola de cristal telebista-saio mitikoaren jaiotzaren 40. urteurrenean, dokumentalak haren sortzailea ezagutuko du, bere garaira aurreratutako emakume moderno eta ausarta. Los poderes de Lolo lanak haren seme-alaben, lagunen eta lankideen ikuspegia jasotzen du. Javier Gurruchagak, Kiko Venenok, Loquillok, Anabel Alonsok eta beste hainbatek La bola saioan Lolo Ricorekin lan egitea nolakoa izan zen gogoraziko digute: gizarteak eman zion zeregin tradizionalaren aurka matxinatu zen emakumea izan zen.
Naia Laka Arrizubieta
Espainia 
61 min.
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun ditugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu, bai euskal zinema eta bai euskarazko zinema erein zirenetik gaur egun bizi duten loraldiraino. Miren Agur Meabe ez da bakarrik izango ordea. Bidaia honetan, luxuzko laguntzaileak izango ditugu. Euskal zinemagintzaren bilakaeraren lekuko eta protagonista izan diren hainbat zinemagile euskaldun arrakastatsu izango ditugu kontalari.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: