Proiekzioa baino lehen Donostia Zinemaldiak zentsura frankistarekin zuen erlazioa erakutsiko du «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» ikerketa-proiektuaren bigarren programa publikoak.
Fokuak (FK) - Lehen pausoak, narratiba berriak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2020ko NEST sailaren (Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa) edizioari lotutako saioa.
Focos (FC) - Nest + PLUS - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Z70 ikerketa proiektuak antolatutako Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren ikusizko historiari buruzko beste ikuspegi batzuk (1953-1970) erakusketari lotutako proiekzioa.
Focos (FC) - Nest + PLUS - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2021ko Ikusmira Berriak programako egoilarrek zuzendutako laburmetraien aukeraketa.
Focos (FC) - Ikusmira Berriak 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Gutun zuriak sailaren lehenengo partea: Vincent Maraval, Wild Bunch banatzailearen zuzendaria.
Focos (FC) - GUTUN ZURIA VINCENT MARAVAL - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Donostia Zinemaldiko 2020ko edizioaren Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren emanaldia, Dea Kulumbegashvili zuzendariak Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko zentroan burutuko duen egonaldi artistikoaren ondorioz.
Focos (FC) - Dasatskisi / Beginning - Dea Kulumbegahsvili | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Gutun zuriak sailaren bigarren partea: Vanja Kaludjercic, Rotterdameko zinema jaialdiaren zuzendari artistikoa.
Focos (FC) - CARTA BLANCA A VANJA KALUDJERCIC - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Ventura Pons, Espainia, 1978, 78' Kutxa Kultur Plazako "Zinemaldia transizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)” erakusketarekin elkarrizketa. José Pérez Ocaña margolari andaluzaren ikuspegi intimista eta Trantsizioaren hasierako Bartzelonaren erretratu errebelatzailea. Ocaña, alaitasunez eta sorkuntza-marjinaltasunetik desafio egiten du: trabestismoa probokazio gisa, erlijioa eta fetixismoa, matxismoaren errepresioa, anarkia, homosexualitatea... Diktadura frankistaren baitan ezkutatutako bizitza marjinala argi eta garbi agertzen da artista paregabe baten eskutik.
Saio horretan, Elias Querejeta Zine Eskolako ikasle den Paula González Garcíak egindako making of-a, Notas sobre Nest izenekoa, eta 69. edizioan saritutako bi film laburrak izango dira: Nest sariaren irabazlea, U Šumi / In the Woods, Sara Grgurić, eta Podul de piatrâ / Pont de pedra, Artur-Pol Camprubí-rena, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena. Proiekzioekin batera, zinemagileen aurkezpenak ere izango dira.
Delia gazte errumaniarra Bukarestera joan da gurasoekin, freskagarri-enpresa batek antolatutako lehiaketa batean irabazi duen saria jasotzera. Saria auto berria da. Iragarki batean kameraren aurrean agertu besterik ez du egin behar Deliak. Dena ondo doa, baina argi dago Deliak eta haren gurasoek oso ideia desberdinak dituztela auto berriarekin zer egin jakiteko. Bestalde, lehiaketaren babesleak irribarre distiratsu bat duen irabazle erradiatzailea behar du. Satira garratza eta kapitalismoaren eta kontsumismoaren esklabo den gizarte baten erretratu psikologikoa.
90eko hamarkadako lehen urteetan balio sobietarrak nagusi diren Kabulen girotutako drama historikoa, Bollywoodeko eszena musikalak ere biltzen dituena. Akats baten ondorioz polizia sekretu bati zinema-sarrera bat saldu ondoren, 14 urteko Qodrat umezurztegira bidaliko dute. Qodraten eguneroko bizitza lagun, maitemin eta abenturen inguruan dihardu. Hala ere, umezurztegiko horma seguruetatik kanpo, ezagutzen duten mundua aldatzen hasiko da muyahidinek gerra zibila hasten dutenean.
Zinegileak berak aurkeztuko du saioa.
Pueblo (Espainia, Suitza, 2015) 27'
Rafa herrira itzuliko da erbestean denbora luzez egon ondoren. Prozesio-gau atmosferiko batean, herrian geratu zirenen etsipenarekin egingo du topo.
Las vísceras (Espainia, Frantzia, 2016) 15'
Espainia hegoaldeko herri bat. Udako arratsalde bero batean, emakume batek untxi bati helduko dio, laztandu egingo du eta kolpe lehor batez hilko du larrutu aurretik. Haurrek, zaharrek eta txakurrek heriotzaren eguneroko erritualari begiratzen diote.
Los que desean (Espainia, Suitza, 2018) 24'
Espainiako hegoaldean, eskuz margotutako usakumeen lasterketa ez du azkarrenak irabaziko, usakume emea erakarri eta haren ondoan ahalik eta denbora luzeen hegan egitea lortzen duenak baizik.
Mauvais sang (Leos Carax, Frantzia, 1986) 114’
Adineko bi lapurrek bi aste jasoko dituzte La Americana izeneko emakume bati zorra kitatzeko. Azken honi hil berri zaion bikotekidearen semea errekrutatuko dute lapurrek, laborategi batean sartu eta STBOaren aurkako txertoa lapurtzen lagun diezaien. Sexu-transmisiozko gaixotasun hau herrialdea suntsitzera bidean doa. Inplikazio emozionalik gabe sexu-harremanak edukitzean kutsatzen da, eta biktima gehienak nerabeak dira, maitasuna konpromisoz ez baina jakin-min hutsez egiten dutenak.
Crash (David Cronenberg, Kanada, 1996) 100’
Auto-istripu larri bat izan ondoren, telebista-zuzendari batek auto-istripu biktima omnisexualen lurpeko kultura deskubrituko du. Biktima horiek auto-istripuek eragiten duten energia sexuala erabiltzen duten bezala, zuzendariak ere bere emaztearekin haien bizitza sexuala gaztetzeko erabiliko du.
Ke arteko egunak (Antxon Eceiza, Espainia, 1989) 105’
Hogei urte pasa eta gero, Pedro Sansinenea Euskal Herrira itzultzen da. Jasanezinak egiten zitzaizkion inguruabar batzuk hor dirau, baina badaude beste inguruabar berriak.
Re Granchio (Alessio Rigo de Righi, Matteo Zoppis, Italy, 2021)100’
Italiako hiri txikia, XIX. mendearen amaiera. Luciano izeneko mozkor batek ustekabean hilko du bere maitalea bertako printzearen aurkako matxinada batean. Bere krimena ordaintzeko, munduko uharterik urrunenean erbesteratu behar du, Argentinako Suaren Lurraldean. Uhartean, hondoratze baten ostean ezkutatutako altxorraren bilaketa bere berrerospenerako aukera bihurtuko da.
* Moon Sung-ren (Jeonjuko programatzailea) bideo aurkezpenarekin.
* Benjamín Naishtaten aurkezpena aretoan
Saio berezia, Javier Bardem (Donostia Saria 2023) omenaldia.
* José Luis Rebordinosek (Donostia Zinemaldiaren zuzendariak) aurkeztuko du saioa.
Saio berezia, Hayao Miyazakiri (Donostia Saria 2023) omenaldia.
Saio berezia, Víctor Ericeri (Donostia Saria 2023) omenaldia..
The Watermelon Woman (Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996) 90’
Cheryl (zuzendariak berak antzeztua) Fae Richardsi buruzko dokumental bat egiten ari den emakume beltza da. Fae Richards 30eko hamarkadako aktore beltza da, The Watermelon Woman izenez ezaguna. Bideoklub batean ere lan egiten du. Filmak Cherylek aktoreari buruz egindako elukubrazioak deskribatzen ditu, eta Dianarekin, dendako ohiko bezeroa den emakume zuri batekin, izandako maitasun istorio kitzikagarria taularatzen du. Errealizadoreak bi istorio horiek bateratzeko duen trebetasunak zineman sexualitatea eta arraza irudikatzeari buruzko hausnarketa bizigarri bihurtzen du filma, baita fikzioaren eta errealitatearen arteko mugei buruz espekulatzeko gonbidapen ere.
Komm mit mir in das Cinema - Die Gregors (Alice Agneskirchner, Alemania, 2022) 155’
Erika eta Ulrich Gregorren ibilbide bereziari buruzko dokumentala. Elkarrekiko eta zinemarekiko duten maitasunak 65 urte daramatza bizirik eta paper erabakigarria bete du Alemaniako zinema-panoramaren konfigurazioan.
La croisade (Louis Garrel, Francia, 2021) 67’
Abelek eta Mariannek jakingo dute 13 urteko semeak (Joseph) ezkutuan saldu dituela gehien maite zituzten gauzak. Laster konturatuko dira Joseph ez dela hori egin duen bakarra: mundu osoko ehunka haur elkartu dira proiektu misteriotsu bat finantzatzeko. Planeta salbatzea da misioa.
Potemkin korazatua, Sergei Eisestein (1925)
1905ean gertatutako benetako gertaeretan oinarritzen da film luzea, eta Odesako portuko marinelen matxinadan oinarritzen da. Gerraontzi batean janari gutxi zegoenez, marinelek protesta egin zuten, kapitaina indarrez zapaltzen saiatuz. Marinelek herritarren laguntza jasotzen dute elikagai moduan. Tsarraren armadak matxinoen aurka egiten duenean, egoera puntu kritiko batera iristen da. Gerraontzia itsasoratzen da, almiranteen eskuadra bat zain duela. Itsasontzietako tripulazioak adiskidetu egiten dira.
Zinemaldiko komunikazio-ekitaldien agenda. Edukiak irailaren 18tik aurrera egongo dira eskuragarri
Diario de un escándalo, Richard Eyre (2006)
Gau batean, eskolan Gabonetako jarduerak egiten diren bitartean, Barbara Shebaren bila joango da arte-aretora, ez dagoela ohartzean, eta Steven Connolly (Andrew Simpson) 15 urteko ikaslearekin sexu-harremanak dituela ikusiko du. Barbara shock egoeran sartzen da eta hurrengo egunean aurre egitea erabakitzen du.
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) XX. mendeko euskal artista polifazetiko eta entzutetsuenetako bat izan zen eta bere jaiotzaren mendeurrenaren harira Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak proiekzio-ziklo berezi bat antolatu dute urrirako. Omenaldi hau Eusko Jaurlaritzak 20 kultura-erakunde baino gehiagorekin batera koordinatu duen ospakizun kolektiboaren barruan kokatzen da eta bere xedea da Basterretxeak euskal kultura eta arte garaikiderako izan zuen garrantzia eta bere legatua nabarmentzea.
Zinegilea ez ezik, Basterretxea bikaintasun paregabez pintura, eskultura, diseinua eta ilustrazioa landu zituen diziplina anitzeko artista bezala eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua gisa oroitu nahi dute proiekzio hauek. Bere mendeurrenaren ospakizunak aurtengo urriaren amaierara arte luzatuko dira eta diziplina anitzeko jarduera ugari hartuko dituzte barne, arte eta gizarte garaikideetan Basterretxeak izan zuen eragina eta bere legatuaren garrantzia nabarmentzeko.
Proiekzioak Tabakalerako zineman
Z365 urte osoko Zinemaldiaren parte den egitaraua urriaren 4an hasiko da, Gentzane Martínez de Osabak eta Alexander García de Vicuñak zuzendu duten "Señales de vida: Néstor Basterretxea" dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutuko luzemetraia honek artistaren bizitza eta lana behatzen du, Basterretxeak 89 urte zituela eta bere bizitzaren une garrantzitsu batean: Bilboko Arte Ederren Bilboko Museoan egingo zen bere azken atzerabegirakoaren atarian. Bere ibilbidea eta artearekin zuen harremana aztertzerakoan artistaren baitan agertu ziren kontraesanak islatzen ditu dokumentalak eta bere lanak euskal kulturan izan duen inpaktuaren ikuspegi intimo bat eskaintzen du.
Basterretxeak berak egin zituen zenbait film labur emateko saio bat antolatuko du Tabakalerak: bere lan zinematografikoaren funtsezko lagin bat. Proiekzioaren aurretik, artistaren artxiboa ikertu duten Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) Andoni Imaz eta Matías Fajn ikasleek aurkezpena egingo dute.
Film laburren zerrenda