"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paula Arantzazu Ruiz Rodríguez (Bartzelona) Gizarte Komunikazioan doktorea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Yervant Gianikian eta Angela Ricci Lucchi zinemagile esperimental italiarren eta medikuntzaren kultura bisualarekin arteko loturari buruzko tesi batekin.
Kazetari eta kritikari zinematografiko gisa, Cinemanía, Diari Ara, Cine con Ñ, So Film eta beste hainbat komunikabidetan aritzen da laguntzaile, Kataluniako Kritikari eta Idazle Zinematografikoen Elkarteko, FIPRESCIko eta Unión de Cineastas erakundeko kide izateaz gain. Zinemari buruzko azken argitalpenen artean La paranoia contemporánea. El cine en la sociedad de control eta Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián lan kolektiboak daude (Donostia Kultura; Euskadiko Filmategia; Donostia Zinemaldia, 2022).
Murtziako Unibertsitateko Zientziaren Historiaren arloan ere irakasten du. Hona hemen arlo honetan egin dituen ikerketak, bolumen kolektiboetan hezurmamituak: Cuerpos representados. Objetos de ciencia artísticos en España, siglos XVIII-XX (Sans soleil, 2020) eta Foucault y la medicina. La verdad muda del cuerpo (Morata, 2022), Salvador Cayuela Sánchezekin batera argitaratua.