"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren, dokumentalen garapenean eta ekoizpenean hasi zen lanean Italian eta Erresuma Batuan. 2012an Kino Produzioni etxearen zuzendaritza hartu zuen bere gain, eta harrez geroztik, talentu sortu berrien belaunaldi berri baten garapenean dihardu, nazioarteko konpainiekin batera koprodukzioan ekoizteaz gain. Pompiliren azken ekoizpenak munduko zinema-jaialdi ospetsuenetan aurkeztu dira. Lan horietako batzuk honako hauek dira: Carla Simónen ALCARRÀS (Made in Spain) (2022ko Berlinaleko Urrezko Hartza), Michele Vannucciren DELTA (Locarno Piazza Granden estreinatua) eta Carlo Sironiren SOLE (2020ko European Film Awards sarietan Lehen Lan Onenaren Saria).
Erregulartasunez irakasten du ekoizpen zinematografikoa, eta, halaber, nazioarteko koprodukzioari buruzko mintzaldiak ere ematen ditu, hainbat batzorde eta funts zinematografiko eta zinema-jaialditarako proiektuak garatzeaz gain. Gaur egun, TFL Alps Film Lab ekimenaren esparruan, Frantziako eta Italiako koprodukzioak hobetzeko tailer bateko tutore ekoizlea da. First Cut Lab, Full Circle Lab, Márgenes zinema-jaialdia eta eskualde-garapenerako beste ekimen batzuetako proiektuetan aholkulari ere aritu izan da. Rai, Netflix, Paramount eta Visionek finantzatutako Anica Academyn ere ematen ditu ekoizpen-eskolak, besteak beste.
Aurtendik aurrera Green Film Lab berri-berriaren (ekoizpen zinematografikoaren jasangarritasunean zentratutako laborategia) ikasketaburua da.
Giovanni Ace, Producers on the Move, Eave, Berlinale Talents eta Eurodoc taldeetako kidea da, baita TFLko ikasle ohia ere.