Jabi Elortegi
Espainia - Argentina
100 min.
Mikelek bizimoduz aldatzea erabaki eta senide urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinara joan eta bertan bizitzen jartzeko. Alabaina, berehala ohartuko da Chelo bere osaba ludopata atsegin eta edalea baino ez dela, eta ezin diola ezer eskaini. Horrez gainera, dena korapilatu egingo da Amuma Dolores –Cheloren ama– hamar urteko lozorrotik esnatzen duenean Mikeli sehaska-kanta bat euskaraz abesten entzun eta Juanitorekin –bere anaia eta Mikelen aitonarekin– nahasten duelako. Hortik aurrera, herri osoa kontzentratu egingo da Doloresi sinetsarazteko 50eko hamarkadan eta bere jaioterrian –Bermeon– jarraitzen duela. Chelo eta Begoñaren –elkarrekin gaizki moldatzen diren Doloresen bi seme-alaben– bitartekari gisa jokatu beharko du Mikelek, Inésen –Amuma Doloresen zaintzaile alaiaren– laguntza eta konplizitatearekin.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
Alauda Ruiz de Azúa
Amaiak haurtxo bat izan berri du. Bikotekidea kanpora joaten zaionean zenbait hilabeterako, Amaiari gainditu egingo dio egoerak: ezin du haurra zaindu eta aldi berean itzultzaile gisa zuen lanari berriz heldu. Gurasoen etxera babes bila joango dira Amaia eta haurtxoa, Amaia txikia zeneko etxera, euskal kostaldeko herri polit batera, han gurasoek zaindu egingo dutelakoan. Baina bizitzak beste plan batzuk ditu: ama gaixotu egingo zaio eta Amaiak zaindu beharko ditu denak. Bere amaren bizitza duela hogeita hamar urte biziko du. Etxekoandre bihurtuko da, bikotekidea kanpoan dela eta haurtxo bat eta amona gaixo bat zaindu behar dituela. Familia-rolak alderantzikatu eta harremanak betiko aldatuko dira. Alaba guztion ama bihurtuko da. Amaiak maitasuna baino ez zion amari, baina hemendik aurrera ulertu ere egingo du.
Arantza Santesteban
2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.
WIP Europa 2020
Ikusmira Berriak 2018
Jon Mikel Fernandez Elorz
Espainia
58 min.
Film ertaina
Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat.
Xuban Intxausti
Gesto 30 urtez bakearen alde eta Euskal Herriko indarkeriaren aurka lan egin zuen euskal bakezaletasunaren memoriaren aldeko bidaia bat da. Bakearen Aldeko Koordinakundeko protagonistek iraganeko irudiak ikusiz egiten duten bidaia honek proposamen bat egiten dio ikusleari: erakunde bakezalearen oinarriak, ekintzak eta printzipio etikoak gaur egun indarrean jarraitzen dutela deskubritzea, hain zuzen. Filmaren xedea zera da bereziki, indarkeriaren aurka modu baketsuan agertu ziren eta pertsona guztien Giza Eskubideen errespetua defendatu zuten herritar guztiak omentzea.
Ander Iriarte
Espainia - Frantzia
113 min.
Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan egindako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.
Izaskun Arandia
The Way Out pertsona transentzako klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean izan duen eragina erakusten digu. 2020ko martxoan, covid-19agatiko mundu-pandemiaren ondorioz, klubak bere ateak itxi zituen lehen aldiz bere 28 urteko historia osoan. Zer-nolako etorkizuna izango ote du leku berdingabe horrek?
Irati Gorostidi
Espainia
19 min.
Film laburra
1978an, metalaren hitzarmena berritzeko negoziaketen erdian, militante libertario talde batek irmo eusten dio bere ideia erradikalei lantegiko lankideen aurrean, eta aldi berean, langile mugimenduaren atomizazioaz jabetzen dira, etsipenez.
Zinemira Kimuak
Estibaliz Urresola
Espainia
30 min.
Film laburra
Rita emakumeen abesbatza baten kide da. Entseatzeko lokala ordaintzeko behar duten udalaren dirulaguntza galdu dutenez, korua desagerrarazteko arriskuan dago. Horregatik, erabaki beharko dute beren haraneko enpresa kutsatzaileenetako baten babesletza onartzen duten ala ez.
Zinemira Kimuak
Maider Fernández Iriarte
Espainia
24 min.
Film laburra
Sofiari Ama Birjina agertu zitzaion. Gero, Lurdesera joan zen, eta gaitz sendaezin batetik sendatu zen. Beste garai batean eta beste leku batean, mediku-talde bat haren kasua aztertzeko bildu da. Zer gertatzen da zientziak eta erlijioak topo egiten dutenean?
Zinemira Kimuak
Ainhoa Olaso, Enara García
Espainia
15 min.
Film laburra
Matixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora jarrita, egoera lehertu egiten zaio. Familiatik kanpo bilatzen du babesa, lagun duen Leirek lagunduta. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik joateko hautua egiten du.
Zinemira Kimuak
Lur Olaizola
Espainia
21 min.
Film laburra
Aktore bat eta zinemagile bat gidoi bat entseatzen ari dira. María Dolores González Katarain Yoyesek 1980 eta 1985 bitartean, ETA utzi eta Mexikon erbesteratuta zegoela idatzi zuen egunkariaren zati batzuk jasotzen ditu gidoiak. Gidoian aurrera egin ahala, beste emakume batzuen ideiak eta erreferentziak agertuko dira Yoyesen hitzetan: Ulrike Meinhof, Simone de Beauvoir, Rocío Díazescobar, Alexandra Kollontai edota Tina Modotti. Bitartean, iluntzen ari da kanpoan.
Lehiaketatik kanpo
Zinemira Kimuak
Maider Oleaga
Espainia
15 min.
Film laburra
Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.
Zinemira Kimuak
Aitzol Saratxaga
Espainia
21 min.
Film laburra
Aita-alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta hurbilago dator.
Zinemira Kimuak