Donostia Zinemaldiko Ikusmira Berriak eta WIP Europa programetan parte hartu zuen Arantza Santeste- banen (Iruña, Nafarroa. 1979) azken proiektuak, 918 gau dokumentalak. Santesteban doktoregoa prestatzen ari da 2019az geroztik Lisboako Unibertsitatean, eta zinema-irudikapena, feminismoa eta euskal gatazka politikoa lotzen dituzten gaiak ikertzen ari den bere doktore-tesiaren zati praktikoa da bihar Zinemira Sailaren baitan aurkeztuko duen film luzea. Filmonenaren Lisboa Hiria Saria Doclisboan, nazioarteko dokumental onenaren saria Torino Film Fest jaialdian, eta film onenaren Publikoaren Sari
Berezia eta epaimahaiaren aipamen berezia Punto de Vista jaialdian jaso ondoren, bihar aurkeztuko du Zinemaldiko ikusleen aurrean.
Egunkari-collage tankerako dokumental honetan, Arantza Santestebanek 2007an ETAren inguruarekin lotura izateagatik atxilotu eta espetxeratu zutenean hasi zen gartzelaldian bizitakoak eta bertan sortutako artxiboko materialak berrikusten ditu, orainalditik.
Film oso pertsonala eta ausarta osatu duzula iruditzen zait, nola sortu zen ideia?
Ez dakit ausardia den, uste dut zer- bait esateko behar handi batetik da- torrela. Banekien esatera nindoan hori deserosoa izan zitekeela, bai- na nirea sentitu dudan komunitate batekiko konpromiso moduko bate- kin hartu nuen. Garai historiko bati, orain nire ikuspegia, nire ekarpena egiteko konpromisoa nuen. Ardura sentitu dut eta horregatik kostatu zait hainbeste filma egitea. Ez zen bakarrik lotsagabetasuna, arriskua edo ausardia, uste dut hori esateko eta arduraz egiteko beharra ze-
la gehiago.
Presoen inguruan ditugun hainbat uste sendo hankaz gora geratzen dira filmean. Esaterako, kanpotik presoak animatzera datozen gu- tunek eta argazkiek kontrako sen- tipena sorrarazi dezaketala erakusten duzu.
Asko kostatu zait hori esatea, zeren hor jokoan dagoena komunitate baten afektuzko harreman oso potentea baita. Besteari eustearen ariketa zoragarria da, eta uste dut, gaurko munduak daraman norabidearekin, aldarrikatu beharko genukeela ezkerreko etika batetik. Iruditzen zait gutun eta argazki horiek guztiek badutela hori atzean, elkarri eustearena; baina, aldi berean, afektu horiek modu oso pautatuan edo automatizatuan pentsatuta daude, eta presoaren atzean (berdin zait politikoa edo arrunta) benetan zer dagoen, kartzelarekiko zer lotura dugun, askotan kanpokoen begiradaren arabera egindako zerbait
da. Nik aldarrikatu nahi nuen bestaldean zer dagoen, are gehiago herri honetan asko erromantizatu delako preso politikoaren irudia. Nire ustez, irudi horren atzean gauza asko egon daitezke, tartean, filmean kontatzen den hori: egonezina, ahultasuna edo deserosotasuna.
Edo desira eta egunerokotasuneko beste hainbat kontu.
Banekien gauza asko ahaztuko zitzaizkidala, memoria selektiboa delako; baina nik ariketa bat egin nuen esateko: “Zer oroitzen dut? Zer galdu da? Zer gelditu da benetan?” Adibidez, Rasha preso arruntaren istorioa oso potentea baita, argazki horietan kontatzen diren kontuak ere, eta sexua eta desira ere oso inportanteak iruditzen zaizkit. Preso bati kategoria hori, subjektu deseantea edo desiratua izan daitekeela, onartzea estrategia bat izan da.
Filma ez da atzera begirako bat, orainalditik kontatzen duzu bizi- takoa eta zure egunerokotasun berriarekin nahasten duzu. Horren adibide dira hiru une berezi: sexu-harremana, dantza eta basoan zeharreko ibilaldia.
Filma egiterakoan arriskuak hartzen ari nintzela sentitu dudan unea izan da irudi horiek filmatzen ari nintze- nean eta, ondoren, muntaian sartze- rako orduan. Filmaren logika apurtzen dute, atera egiten zaituztelako. Apur bat bortitza da bat batean nola sartzen diren, agian ikusle bezala ezdituzu ondo ulertzen baina erabaki hori hartu nuen memoria ez delako lineala. Memoria fragmentatua dela uste dut, eta nire buruari lizentzia hori hartzen utzi nion. Egingo nuen filma ez zen lineala izango zeren nire prozesua ez da lineala izan inondik inora, oso mugitua, kaotikoa, jostaria izan da. Ondorioz, filmari forma hori emateko lizentzia hartu nuen. “Zer nahi dut filmatu? Presoaren, militante politkoaren, irudi erabat manikeo hori nola apurtu dezaket? Nola apurtu estereotipo edo eraikitako irudi hori?” Neure buruari esan nion: “Punki
jarriko naiz eta filmatuko dut sexua, filmatuko dut trantze egoera bat fes- tan dantzan, filmatuko dut Berlingo Treptower basoaren isiltasuna, zeren isilatasuna ere osagai oso inportantea izan baita, zeren nik oso bakarrik eta isilik bizi izan baitut prozesu hau.
Dokumenatala egiterakoan ez zara bakarrik egon, baina. Maddi Bar- ber, Marina Lameiro eta Marian Fer- nandez izan dituzu alboan, besteak beste.
Maddi, Marina eta ni Iruñakoak gara eta lan asko egin ditugu elkarrekin, baita Irati Gorostidirekin ere. Hasiera- ko ideia pentsatzetik dossierreraino, beti dago modu naturalean ematen den elkarlan bat. Argi neukan film hau egin nahi nuela eroso egongo nintzen jendearekin. Ez nuen baldintzak jarriko zizkidan kanpoko inor nahi. Askata- suna behar dut. Gero Txintxua Films sartu zen, Donostia Zinemaldian. Zinemaldia prozesu honen atzean egon da hasieratik, Ikusmira Berriak deialdian parte hartu bainuen 2018an, eta ondoren WIP Europa programan sartu zen. Oso lagunduta egon naiz eta egin nahi nuen filma egin dut uneoro. Era- baki guztiak askatasun osoz hartu ditut. Gaur egun, filma ikusi eta neure buruari galdetzen diot: “Nola utzi zi- daten hau egiten?”
Irene Elorza Gereño.