"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaurtik urriaren 7ra arte, Omar Ayyashi argazkilariaren erakusketa bat hartuko du Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak. Bertan, genero-berdintasuna jorratzen du artistak, emakume artista hauei harturiko 16 argazkiren bidez: Belén Rueda, Mina El Hammani, Anna Castillo, Paz Vega, Rossy de Palma, Ester Expósito, Amaia Salamanca, Elena Furiase, Cayetana Guillén Cuervo, Juana Acosta, Bárbara Lennie eta Jedet Sánchez. Irudi horietan, emakume antzezleek Manuel Fernándezen diseinuak daramatzate jantzita, eta artista ugarik esku hartu dute jantzi horietan, besteak beste, hauek: Manolo Valdés, Juan Genovés, Okuda San Miguel, Grimanesa Amorós eta Luis Gordillo.
Madrilen eta Málagan izan ondoren, N5 erakusketa Donostian izango da orain, Zinemaldia egingo den aldi berean. Omar Ayyashiren eta Manuel Fernández diseinatzailearen ideia batetik sortu da proiektua; ideia hori Fashion Art Institute erakunderako pentsatua dago eta genero-berdintasuna lantzen du, Nazio Batuen Erakundeak bere 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) arteko bosgarrenean. Proiektu solidarioa da, eta ateratako mozkinak lehentasunen artean genero-berdintasuna erdiestea duten GKEetara bideratuko dira. Javier S. Jiménez (Intramurs) da erakusketaren komisarioa.
Omar Ayyashik –Bilbon jaio zen, egun Madrilen bizi den eta jatorri palestinarrekoa den argazkilariak– elkartasunezko proiektuetan parte hartzen duen lehen aldia ez da. 2018an, Real Fábrica de Tapices erakundeak #ReciclaFuturo erakusketa egin zuen, eta 2018ko Komunikazio Sozial Onenaren saria jaso zuen horrengatik, garapena eta integrazioa sustatzeko FDI Fundazioaren eskutik. Urtebete geroago, X_ELLAS erakusketa egin zuen, eta erakusketa horren onurak emakumezkoen salerosketaren aurkako borrokara bideratu ziren. Ayyashik laguntzaile finko gisa egiten du lan argitalpen ospetsu ugaritan, non mundu osoko moda, pertsona ospetsu eta lekuei buruzko bere lanak agertzen baitira.