"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Komando Autonomo Antikapitalistakokide José Miguel Etxeberria Alvarez ‘Naparra’ 1980ko ekainaren 11n desagertu zen. Harrez geroztik, bere familia bilaketa amaigabe batean murgilduta bizi da. Izan ere, bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen; zauri sakon bat uzten du bere inguru eta gizartearengan ere. Bolante baten historia dokumentalak zauri horren transmisioaz eta giza- -eskubideen defentsaz hausnarketa egiten du, Naparraren anaia Eneko Etxeberriak egiaren bilaketan egindako ikerketaren jarraipena eginez.
Iñaki Alforja eta Iban Toledo zuzendariak bost urtez aritu dira gaur Zinemaldian estreinatuko duten filma osatzen. “Oso denbora gutxi da, familiak bilaketan eman dituen urteekin alderatzen badugu”, adierazi du Alforjak. Denboraz, memoriaz eta haren transmisioaz hitz egiteko aukera baliatu dute zuzendariek desagerpenei buruzko lan honetan. “Euskal gatazkan ez dira desagertu asko izan, eta, asko ez direnez gero, oso istorio ezagunak izan beharko lirateke; baina ez da horrela”, dio zuzendariak. Etxeberriatarrak auzi honetan bizi izan duen bakardadea azpimarratzen du dokumentalaren sortzaileak. Familia oso bakarrik egon dela eta bakardade hori askatasun bihurtu dutela azpimarratzen du Alforjak: “Familia arrunt baten historia da hau, euren senitartekoaren oroimena aldarrikatzeko ibilbide bakarti horretan ETAren kupularekin, Komando Autonomoekin, CESIDekin, eta NBErekin hitz egitera iritsi den familia batena”.
Alforjak zein Toledok argi zuten euren filma ez zela izango ikerketa- -erreportaje bat, ezta datuen bilketa hutsa ere. “Hasiera-hasieratik Enekok eta bere familiak pentsatu eta sinetsi dutena sinetsi dugu”, dio Alforjak, “haiek uste zutena izan da gure teoria, bere ausentzia eta kontraesenekin”. Anaia protagonista bihurtzean, istorioa kontatzeko modurik zintzoena haren begiradatik egitea zela uste zuten, nahiz eta bertsio ugari egon.
Bolante baten historia filmaren egileen esanetan, garrantzitsua da gertatutakoa orain kontatzea eta hurrengo belaunaldiari ez uztea herentzia gisa. “Gizarte gisa eman behar dugun hurrengo urratsa giza-eskubideen betaurrekoak jartzea da, horrek ikuspegi zabalagoa eta sendagarriagoa emango liguke guri guztioi”, esan du Iñaki Alforjak.
I. E.