"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Karmelo Vivanco Informazio Zientzietan lizentziatu zen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Baleuko ekoiztetxearen bazkide sortzailea da. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kide da, baita Ibaia – Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko kidea ere. Baleukok ekoitzitako filmen artean, nabarmengarriak dira Megasónicos (Javier González de la Fuente, José Martínez Montero, 1998), Europan 3Dn ekoitzitako lehenengo film luzea eta animazio-film onenaren Goya sariaren irabazlea; eta Olentzero, un cuento de Navidad (Olentzero, Gabonetako ipuna, Juanjo Elordi, 2002), Los Balunis (Juanjo Elordi, 2004), Betizu eta urrezko zintzarria (Egoitz Rodríguez, 2007) eta The Wish Fish (Ivan Oneka, Gorka Vázquez, 2012), guztiak ere animazio-film onenaren Goya sarirako izendatuak. Ekintza errealeko film luzeak ere ekoitzi ditu konpainiak; besteak beste, A escondidas (Ezkutuan, Mikel Rueda, 2014), Las manos de mi madre (Mireia Gabilondo, 2013), Estrellas que alcanzar (Mikel Rueda, 2014), eta Eutsi! (Alberto J. Gorritiberea, 2007). Minisailen alorrean, Gernika bajo las bombas (Luis Marías, 2012) ekoitzi dute, eta dokumental ugari ere egin dituzte: adibidez, Los esclavos vascos del III Reich (2002), Euskadi 1936, una nación al límite (2006), Jorge Oteiza, 1908-2008... y sigo (2008) eta Gurs, euskaldunen infernua 70 urteren ostean (2010).