Donostia Zinemaldiaren esparruan, Audik ekoitzitako eta Kike Maíllok (“Eva”, “Toro”) idatzi eta zuzendutako “La octava dimensión” film laburra aurkeztuko da. Najwa Nimri ("Abre los ojos”, "Los amantes del Círculo Polar”, “Lucía y el sexo”, “Vis a vis”), Alberto Ammann (“Celda 211”, “Narcos”), Javier Pereira (“8 citas”, “Stockholm”, “Que Dios nos perdone”) eta Audi Q8 berria dira lanaren protagonistak. Thriller hau uztailean filmatu zen, Barcelona eta Huescako zenbait kokalekutan.
Ekoizpen honekin, Audik beste urrats bat egin nahi du gure herrialdeko zinema sustatzeko konpromiso irmoan. Zinema-jaialdiei (Donostia Zinemaldia, Málagako zinema-jaialdia, Atlántida zinema-jaialdia eta BCN zinema-jaialdia), ekoizpen zinematografikoei (“Stockholm”, “Requisitos para ser una persona normal”, “Toro”, “Tu hijo”) eta telebistako ekoizpenei (“Se quién eres”, “La zona”… besteak beste) babesa emanez gauzatzen duen konpromisoa. Era berean, lau eraztuneko marka eskuarki aritzen da Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademian elkarlanean.
Gainera, duela bost urtetik, “Zinemari eta Berrikuntzari buruzko Audi Think Tank” jarduera egiten du Audik Donostia Zinemaldiaren esparruan. Topaketa interesgarri horretan, gure herrialdeko zazpigarren arteko pertsona ezagunak biltzen ditu (gidoilariak, artistak, zuzendariak, ekoizleak, banatzaileak…), gure zinemaren orainaldiari eta etorkizunari buruz eztabaidatu eta gogoeta egiteko.
Oraingoan, film labur hau eginez ekoizpen propioan hasi da Audi, eta gainera Audi Q8 auto berria ikusi ahal izango dugu argumentuko eszena nagusietako batean. Iñaki Villuendasek diseinatu du kartela; hau da, “Handia” filmerako egindako lanagatik kartel onenaren 2018ko Feroz saria irabazi zuen ilustratzaileak. Gainera, Espainiako zinemako kartelgile ezagunenetakoa da diseinatzaile grafikoa eta, besteak beste, nabarmentzekoak dira “Lo imposible”, “Tarde para la ira”, “Verónica”, “Oro”, “Colossal” eta "El cuaderno de Sara” obretarako egin dituen diseinuak.
PROGRAMA
Sinopsia
Misteriozko eleberrien idazle arrakastatsu batek, Olga Calderónek, kontakizun bat osatzen duten alderdiei buruzko eskola magistrala irakatsiko du. Idazleak istorio bat erabiltzen du adibide gisa, eta alter ego bat sortzen da horretarako. Istorioaren ardatza gertakari larri bat da: auto-istripu bat. Olgak fikzioaren alderdi guztiak azaldu ahala, apurka-apurka agerian utziko ditu ikasleak erabat liluratuko dituen kontakizun baten misterioak ere. Egiaren zortzi aurpegien bidez eraikitzen den kontakizun bat.