"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Danimarkan jaioa, 1948an. Danimarkako Zinema Eskolan ikasi zuen zinema-zuzendaritza, 70eko hamarkadan.
Egin dituen lanen artean, nabarmentzekoak dira Honning måne (In My Life, 1979); Zappa (1982); Tro, håb og kærlighed (Twist & Shout, 1985); Pelle erobreren / Pelle the Conqueror (1987), Urrezko Palmorria Cannesen 1988an eta ingelesezkoa ez den film onenaren Oskarra y Urrezko Globoa 1989an; Den goda viljan /The Best Intentions (1991), Urrezko Palmorria Cannesen 1992an; The House of the Spirits (1993), Meryl Streep, Glenn Close eta Jeremy Ironsekin; Jerusalem (1995); Smilla’s Sense of Snow (1996), Julia Ormond, Gabriel Byrne, Richard Harris eta Vanessa Redgrave-rekin; Les Misérables (1997), Victor Hugo frantses idazlearen klasikoan oinarritua, Liam Neeson, Geoffrey Rush, Uma Thurman eta Claire Danes-ekin; En sång för Martin (A Song for Martin, 2001); Details antzezlana, Kopenhageko Errege Antzokian, Lars Norén suediar dramagileak idatzia (2002); Detaljer (Details, 2003) telesaila, Danimarkako DR TV-DRAMA katerako; Return to Sender (2004), Aidan Quinn, Kelly Preston eta Connie Nielsen-ekin; Goodbye Bafana ( 2006), Joseph Fiennes, Dennis Haysbert eta Diane Kruger-ekin; Marie Krøyer (2012), Birgitte Hjort Sørensen, Søren Sætter-Lasssen eta Sverrir Gudnason-ekin; Night Train to Lisbon (2013), Jeremy Irons eta Jack Huston-ekin; Stille hjerte / Silent Heart (2014), zeina Zinemaldian lehiatu baitzen, Ghita Nørby, Morten Grunwald, Vigga Bro, Paprika Steen, Jens Albinus, Pilou Asbæk eta Danica Curcic-ekin. Gaur egun, bi film hauen postprodukzio fasean dago: The Chinese Widow y 55 Steps.
Bere ibilbide zinematografikoan irabazi dituen sari ugariez gain, Bille Augustek ohore hauek jaso ditu bere zinemagile lanengatik: Danimarkako eta Suediako Zaldunen Ordena eta Frantziako Arteen eta Arteen eta Letren Frantziako Zaldunen Ordena.