"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Oliver Stone zuzendariak 70 urte bete berri ditu eta beti bezain oldarkor ageri da. Polemika da bere zinemaren ikurra, bai Vietnamgo gerraren gaineko bere ikuspegiagatik, Platoon, bai politika mundua zirikatzeagatik, Nixon eta JFK, baita Historia AEBen kontatu gabeko historia nahiz ekonomia azpijokoen kontra, Wall Street, jotzeagatik.
Eta agi denez, bihurri antzean dabil atzera ere. Bere lan berriak Edward Snowden du protagonista. Izan ere, Snowdenek NSAren mundu mailako zaintza-programaren dokumentuak publiko egin zituenean, begiak ireki baizizkion munduari. Stonek aitortu duenez:
“Hasiera batean gizontxo betaurrekodun eta liburutegiko xagu itxurako harekiko ez nuen batere interesik. Alabaina, behin proiektuari ekitera deliberatu nuenean, hura pertsonalki ezagutzea ezinbestekoa zen. “Hainbat aldiz bildu ginen Moskun, eta lehen inpresioan pertsona urduri eta ahitua zela iruditu zitzaidan, ez zeukan argi zer komeni zitzaion, fikziozko pelikula bat ala dokumental bat egitea. Argi eta garbi zuena, ordea, ez zuela telebistako biografia horietako
bat egin nahi”.
Stonek etsipen handia izan du Barrack Obamaren politikarekiko. “Stasi-k Ekialdeko Alemanian
ezarri zuen zaintza-sistema baino larriagoa da Presidenteak egun indarrean jarri duena”, segurtatu du zuzendari amerikarrak, zera gaineratuz: “Obamak, bere lehen legealdian,
telebistaz promes egin zuen espioitza teknologikoa ezabatuko zuela, baina azkenean guztiz kontrakoa egin du. Bere politikaren norabidea aldatu eta herritarrekiko zaintza-egoera areagotu du”.
Gauza guztien gainetik defendatu du Stonek Snowdekiko bere ikuspegia. “Ez dut Snowden heroi bihurtu nahi izan. Berak emandako informazioa eta guk geure kabuz ikertutakoan oinarritu dugu argumentua”, esan du filmaren zuzendariak, zeina Sail Ofizialaren barnean baina lehiaketatik kanpo proiektatu den. Stonerekin batera, Joseph Gordon-Levitt eta Shailene Woodley aktoreak izan dira. “Snowden pertsona garden eta ondo hezitakoa da, ez du bizitza sekreturik eramaten, eta bere andregaiarekiko harremana du bizi-ardatz.. Sinestuta gaude Lindsay Mills berekin egon ez balitz, Snowden sekula ez zukeela egin zuena egingo”, defendatu dute biek ahobatez..
Stonek onartu duenez, Kieran Fitzgeralekin elkarlanean idatzitako gidoia enkriptatu behar izan
zuten filtrazioak ekiditeko, baita ekoizpenerako erabili zituzten telefonoak ere. Filmaketaren zatirik handiena Alemanian (Munichen) egin zuten segurtasun arazoak zirela eta, nahiz eta Washingtonen Etxe Zuriaren ingurumarietan, Moskun eta Hawaii-n ere zenbait sekuentzia
garbatu zituzten.
SERGIO BASURKO