"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bonba bat Tel Aviveko zentrotik gertu, Israelgo hiriburuan. Erietxean, anabasa zaurituen artean. Begirada etsiak eta oihuak. Ohiko aztoramena telebistetan eta egunkarietan. Ohiko azalpen soziologikoak etenik gabeko bortizkeriaren inguruan. Polizien lana hasten da eta, bat batean, erraza eta oparoa zirudien egunerokotasuna, lana besteen bizitza salbatzeko emana dagoen sendagilearen errealitatea, goitik behera amiltzen hasten da. Amin Jaafari erietxe bereko zirujaua ondo estimatzen dute lantokian ez ezik lankideek ere, eta saritua izan da integrazioaren adibidetzat jarrita, Israelgo arabiarra baita bera. Baina atentatuaren biharamunean deia jaso du gauaren erdian, gorpu erdibitua identifikatzeko: bere andrearena da, atentatuan hilda. Laster, poliziaren susmoak etorriko dira: emakumea bera ote den atentatuaren egilea.
Bizitza goitik behera. Dena amildegian.
Eta barrua jaten dion harra. Nongoa ote den, nori zor ote dion atxikimendua: bizitza proiektua ziurtatu eta etorkizuna eta aberastasuna oparitu dion gizarteari, edo sorterriari? Nori, biak kontrajarriak baldin badira?
Amin sorlekura abiatuko da andrearen benetako intentzioak ulertzearren, baina isiltasuna eta areriotasuna baino ez ditu topatuko.
Filmak, bortizkeriaren aurrean pertsonek dituzten erreakzioen erretratua egin ez ezik, itxaropenik gabeko begirada proiektatzen du milaka gorpuen odolarekin blaitutako Palestinako lurraldearen gatazkaren gainean.
ALBERTO BARANDIARAN