"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Beste urtebetez, Zinemaldiaren albiste guztiak gure webaren, aplikazio mugikorraren eta sare sozialen bitartez jarraitzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Informazio guztia eta emankizunak webgunean
Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmei buruzko informazio osoa, programazio eguneratua eta saio guztien txartelen salmenta; horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta amaiera-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocallak, alfonbra gorria, filmetako lantaldeei elkarrizketak, gonbidatuen etorrera, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak.
Aurten, gainera, Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea eskainiko dugu. Konekta zaitez FesTV-ra zure smart tv-arekin, eta bertaratu Zinemaldira edonondik!
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan eta partekatu zure Zinemaldia
Oso aktibo ibiliko gara sare-sozialetan; beraz, ez ahaztu guri jarraitzea, hala, gure jarduera eta eduki esklusiborik ez galtzeko. Twitter, Facebook, Instagram, Youtube eta Periscopen gaude.
Facebook eta Twitterren bidez, jakinarazpenen berri eman, eta berritasunak, bideoak, argazkiak eta eguneko informazio nabarmenena aurreratuko dizkizuegu. Poz handiz partekatuko ditugu zuen elkarrizketa, aipamen eta iruzkinak, hortaz, ez ahaztu zuen iruzkinetan gure traola ofiziala erabiltzea, #64SSIFF; horrela, ez dugu zuen parte-hartzerik galduko.
Aurten Instagramen sail berri bat edukiko dugu: “Zuzendariaren agurra”. Bertan Sail Ofizialeko eta Perlak saileko zuzendariek agur berezi bat luzatuko dizuete; eta argazki lehiaketa bat ere proposatuko dizuegu; parte hartzeko #Moment64SSIFF traolarekin zuen argazkiak etiketatu besterik ez duzue egin beharko.
Twitter Mirror bat jarriko dugu berriz ere, gure bisitari ospetsuenek agur dibertigarriak bidal diezazkizueten, eta Persicope streamingaren bidez, arreta merezi duten Zinemaldiko bestelako ekitaldiak eskainiko dizkizuegu.
Eta beste hainbat sorpresa datozen egunotan kontatuko dizkizuegu, eta zuen gustuko izatea espero dugu; beraz, ahaztu gabe, jarrai iezaguzu eta partekatu #64SSIFF traolan.
Jaitsi doan aplikazio mugikor ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Zure smartphone-aren bitartez ere jarrai diezaiokezu Zinemaldiaren gaurkotasun guztiari, bai eta jarraituko dituzun filmak planifikatu eta hiriari buruzko informazio interesgarria kontsultatu ere, gure app ofizialari esker.
Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (photocallak, prentsaurrekoak, galak...), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Aurten guztiz berritu dugu, eta, beste berritasun batzuen artean, ikusi nahi duzun programazioa planifikatzeko tresna daukazu. Programazioan gogokoenak markatu, eta timeline pertsonalizatu batean agertuko zaizkizu. Sare sozialetan partekatzeko aukera ere baduzu, zure gustuak zabaltzea errazagoa izan dadin.
Aplikazioa hiru hizkuntzatan eskura daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), App Store-n, eta Google Play-en.