72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Andrew Jarecki
EEUU 
107 min.
Lehen begiratuan, Friedmandarrak ohiko familia amerikar bat dirudite. Senarra irakasle ezagun bat da, emaztea berriz, etxekoandrea, eta euren hiru seme-alabekin Great Neck-en (Long Island) bizi dira. Eskerrak Emate Egun batez, familia afaria prestatzen ari den bitartean, polizia etxean sartu, guztia goitik behera miatu eta Arnold aita, eta Jesse, 18 urteko semea atxilotuko dituzte. Biak etxetik bilurtuta aterako dira, lorategian kazetari, foku, kamera eta kamioi-mordoaz inguratuta. Aita-semea pederastia akusaziopean kartzeleratuko dituzte. Familiak haien errugabetasuna aldarrikatzen du, baina Friedmandarrak bizilagunen haserrearen biktima izango dira. Capturing the Friedmans egiaren izaera labainkorra aztertzen duen dokumentala da, Ipar Amerikako historiaren kasu kriminal bitxietako baten ikuspegitik.
Joaquín Jordá
España 
186 min.
1997. Bartzelonako El Raval auzoan gertatutako haur-abusuen eskandaluak herrialde osoa astindu du: eskolaz kanpoko jardueretan dabiltzan zenbait monitoreri pedofilia leporatzen diete. Atxiloketak hasiko dira, politika-mundura ere luzatuko direnak. Bi urte geroago, salaketetako asko faltsuak zirela jakingo da, baina ordurako gertakari hauek auzipetutako haur eta helduen bizitzan arrasto ezabagaitza utzi dute.
Julio Medem
España 
115 min.
Euskal Herriaren errealitateari begiratzeko modu asko daude. Julio Medemena ez da litekeen begirada bakarra, bere buruari ez ezik, Euskal Herriko iraganari, orainari eta etorkizunari ere galderak egiten dizkion begirada baizik. Euskal herritarrei eginiko elkarrizketa ordu pila, artxiboko materiala eta soinu-banda bikaina erabiliz, Medemek inor epel utziko ez duen dokumentala eskaintzen digu.
Joaquín Oristrell
España 
90 min.
Espainiako biran dabilen antzerki-talde bateko aktore nagusia auto-istripu batean hil da. Aktore berri bat, Jorge Ruiz, dator haren ordez. Guapoa da, gaztea eta iraultzailea. Haren etorrerak gainerako aktoreen arteko tirabirak, jeloskortasuna eta mesfidantza sortarazi ditu, bereziki Mario Sotorengan, muntaiaren egilea bertan ez dagoenez, bera baita zuzendaritzaz arduratzen dena. Federico García Lorcaren Comedia sin título antzezlanaren lehen entseguan bertan, bien izaerak aurrez aurre kontrajarriko dira. Hau gutxi balitz, iritsi berriak arazo berri bat dakar: bakearen aldeko manifestu baten irakurketa emanaldiaren amaieran. Mariok erabakia zalantzan jarriko du. Konpainia zatitu egingo da. Herriska galdu batean ordezkoak burutzen duen lehen emankizunaren ondoren, Carmen, konpainiako aktore nagusiaren logelan talde osoa elkarrekin bilduko da Goya sari-banaketaren ekitaldia ikusteko.
Jean-Pierre Lledo
Algeria - Bélgica - Francia 
110 min.
Henri Allegek berea ez den herrialde baten alde bizitza ematea onartzen duenean, 36 urte ditu. Aljerian armada frantsesaren praktikak mundu osoari ezagutzera eman zizkion lehenengo torturatuetako bat da, eta 1958an, independentziako gerra bete-betean zegoenean argitaraturiko La question liburuaren bitartez egingo du. Aljeriarrentzat, Henri Alleg batik bat egunkari mitiko bat da, Alger Républicain izenekoa. Dokumental honen egilearentzat, Henri eta bere kideak bestelako Aljeria bat posible zenaren adibide garbia dira, bertako guztiek (arabiar berebere, pieds-noir eta juduak) elkarrekin bizi zitezkeen Aljeria bat.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: