72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Anja Murmann
AEB 
91 min.
Bidaia existencial batean murgildutako hiru lagunen istorioa da. Niki, neska daniar bat, eta honen maitale diren bi anaia, Paul eta Julian. Hirurak elkarrekin ondo eramaten dira, aipatzeko moduko tirabira berezirik gabe. Anaiek kobratu berri duten jarauspen bati esker ez dute arazorik eta lasai antzean bizi dira New Yorken. Haatik, xixik gabe geratzen direnean euren nortasunen alse iluna azaleratuko da. Taldetik kanpoko mutil batek Nikirekin biltzen da, eta honek bere umezaroko tragedia kontatzen dio, Paul eta Julianekiko harremanaren sorburu dena. 
Yolanda Garcia Serrano, Juan Luis Iborra
Espainia 
90 min.
Esperanza iraskasle alai eta maitekorra da, gay lagunez ingurutatuta berrogeigarren urtebetetzea ospatzen duena. Aitzitik, bakarrik sentitzen da, Ramon bere lagun onenaren antzera. Honi istripu bat getatzen zaionean, Esperantzak Robertorekin jartzen du harremanetan, emakumeak ezagutzen duen masaja-emaile batekin, haren zauriak sendatzen lagun diezaion. Ramon robertoz maitemintzen da itsuki, baina honek ez du bera maite. Esperantza bere lagunaren bihotz-kontuez kezkatuta dago eta harentzako bikote bat aurkitzen saiatuko da; baina Ramonek Robertoren maitasuna lortzen duenean, Esperantza apur bat baztertuko du. Halere, Esperantza lagunarengana itzuliko da nobioak Ramon abandonatzen duenean. Adiskidetasuna gauza guztien gainetik dagoela ikasi dute eta ez dute bere ametsetako gizona aurkitzeko itxaropena galtzen. 
David Menkes, Alfonso Albacete
Espainia - Frantzia 
102 min.
Victoria, Ana eta Carla hiru gauzatan paretsu dabiltza: gazteak dira, Madrilen bizi dira eta beren bikotekideekin daramatzaten harremanak gainbehera doaz. Estatu Batuetan debekatuta dagoen baina Europan kultuzkoa den Kaktus hiltzailea bere azken filmea aurkeztera etorritako Roxy Foxy porno-izarrak hiru nesken bizitza asaldatuko ditu. Baina, egia esan, Roxyk sekulako sekretua ezkutatzen du, bonba atomiko baten eran leher daitekeen zerbait. 
Katja Von Garnier
Alemania 
109 min.
Espetxean dauden lau emakume, Emma, luna, Angel eta mariek The Bandits rock-banda osatzen dute. Poliziaren dantzaldian jotzeko gonbidapenak ihes egiteko aukera eskaintzen die. Alemanian barrena ihesi doaz polizia-inspektore ziniko bat atzetik segika dutela eta hartara, West bahitzen dute, aurka egiten ez dien amerikar turista ziratsa. Famatu izateko beren ametsa gauzatuko dute gertutako ibilerei esker: musika-exekutibo diruzale batek. The Bandits taldearen bat-bateko sona esplotatu eta publizitate-kanpaina baterako nesken fitxa polizialetako argazkiak erabiliko ditu. 
Tom Collins
Irlanda 
80 min.
Maureen, Donegaleko gazte irlandar bat, Ipar Irlandara doa bizitzera eta Bogsiden finkatzen da, Derryko auzo katolikoan. Bere semearentzat etorkizuna bermatzea du asmo eta Barry, bere senarra izango dena ezagutzea; baina Maureen Derryko bizitza ez dela berak uste bezain erakargarria konturatzen da. 60. hamarkada da, Ipar Irlandako istiluen hasiera, gertakari txarrenetako bat hain zuzen ere Bogsiden izango delarik. "Bogwoman" edo Bosgsiden hazitako bi emakumeekin hasiko duen adiskidetasunak bizitza apur bat leunduko dio. 
Ah Nian
Txina 
86 min.
Gaur egungo Txinako hiri giroko gazte jendearen maitasun-istorio eta hauek guraso eta aiton-amonekin dituzten harrremanei buruzko pelikula. Ma Hong, musika-munduan ospetsu den pertsonaia batek neska bat maite du baina hau Singapurko negozio-gizon baten amorantea da. Beren erromantzea Ma-ren amonak errusiar musikari batekin duenarekin denboran bat gertatuko da. 
Beto Gomez
Mexiko 
80 min.
El Pachuco bere jaioterrira itzultzen da hogeita hamar urte luzeetan Iparramerikako inmigrazio-agintariekin tirabiran aritu ondoren. Etsi-etsi eginda itzultzen da, eta bere zenbait lagun hil egin direla jakiten du eta geratzen direnak, Chavita leiala kasu, tekilazale amorratuak bihurtu direla. Hildakoen-egunaren bezperan gaude eta Mexikon urteko festarik herrikoiena ospatzen da. El Pachuco eta Chavitak tokiko kartsela ilunean giltzapetuta bukatzen dute beste pertsonaia zenbaitekin (kamiolari bat, turista gringo bat, herriko babua, arrakastarik gabeko rock-zale bat), eta horien bidez, Mexiko zeharo matxista, tradizional eta ustelaren mosaikoa osatzen da. 
Enrique Gabriel
Espainia 
90 min.
Juan Gutiérrez 44 urteko elektrikari bat da, langabezian geratu ondoren Madrilera lan bila abiatzen dena. Bai dirua, bai lana aurkitzeko indarrak ere berehala bukatuko zaizkio. Faboreak onartzeko edo amore eman eta emaztearekin itzultzeko harroegia denez, kale gorrian bizitzea beste erremediorik ez du. Hartara, Andy Cardoso ezagutuko du, hainbestean irauteko halamoduz moldatzen den Karibeko mulato bizkor eta optimista. Biak elkarrekin egundoko ibileren protagonista izango dira. 
Andres Wood
Txile 
90 min.
Santiagoko auzune bateko futbol taldeko futbolari bati partido jakin bat gal dezan proposatzen diote profesionala izateko aukeraren truke. Txileko iparraldean, mutiko batek pitxanga bat irabazten du, arratsalde osoa irauten duen partidu horietako bat, baina xoxik gabe geratzen da. Hiriburuko gazte bat Chiloé irlako bazter aldendu batean aurkitzen da selekzio nazionalaren partidu erabakiorraren egunean. Serón ahizpak dira inguruetako telebista-aparatu bakarraren jabeak; gizonezkoak partidua ikusteko haien etxean biltzen diren bitartean, emakume biak kapitaleko gazte birjina ohera eramateko lehian saiatuko dira. 
Eduardo Milewicz
Argentina 
100 min.
Buenos Airesen bizitzeaz eta gizonekin dituen arazoez gogaituta, Laura Argentinako hegoaldera doa bertan finkatzeko asmoz. Zortzi urteko alaba darama berarekin, eta honen begiradaren bidez kontatuko zaigu istorioa. Bidean doazela, argazki bat ateratzeko autotik irten eta kotxea gaizki aparkatuta uzten dute. Hartara, autoa aintzira batean urperatzen da, aurreztutako ditu guztia harekin hondoratzen dela. Babes bila dabiltzala utzitako hotel batera iristen dira, Mirta eta bere bi semeak bizi direnera. Mirtak, Laurak ez bezala, ez du inoiz hegoaldean bizitzea amestu; hotelaren proiektua ere bere senarrarena zen, baina honek hotela zabaldu baino egun batzuk lehenago hanka egin zuen. Bi emakumeak oso izakera desberdina dute, baina gauza askotan antza ere badutenez, elkarrekin hotela berriz martxan jartzea erabakiko dute. 
Juan Jose Campanella
Argentina - AEB 
90 min.
Jack Morrisey pianojoleak eta Vicky Rivas abeslari eder eta probolatzaileak Blue Cat Lounge klubean dihardute. Itxuraz ez zaie ezer falta: talentua, edertasuna eta oso maiteminduta daude; baina Jacken erabakiek Vickyren ametsak zapuztuko dituzte. Ordura arteko egoera aldatzera doa ordea, Jack eta Vickyri liluratze-ahalmenaz baliatuko dira, harik eta maitasuna ustekabean agertu eta dena hondatzen duen arte. 
Joe Mantello
AEB 
110 min.
Zortzi lagun homozexual haritik kanpo doaz hiru asteko atsedenaldia hartzeko asmoz. aintzira baten ondoan dagoen viktoriar erako etxe kalamastran biltzan dira. Etxea Gregoryrena da, zahartzen ari dela onartu ez nahi duen koreorgrafoarena. Oporraldiak dirauen bitartean, elmak maitemindu, gorrotatu, mindu eta ostera ere barkamena eskatuko diote elkarri. Bikoteak osatuko dituzte eta bata-bestearengandik aldendu, elkarri adarra jo eta babestu egingo dira. Ezer ez da bersin izango landazabalean igarotako hiru aste hauen ostean. Maitasuna zeinen harrigarri eta giza arima zeinen zoragarri izan daitezkeen oroimenean reamango dute handik aldegitean. 
Farhad Mehranfar
Iran 
90 min.
Kultur ministerioko langile bat eskualde urrunetan ibili ohi da zine-ibiltari bat han-hemenka daramala, bertakoentzako filmeak proiektatuz. Behin batez, bere semea berarekin eramatea erabaki, eta sekula pelikularik ikusi ez duten herriska batera joango dira: biztanleak liluratuta daude, eta euria gogotik ari duen arren, ikusleak emanaldia amaitu arte bertan gelditzen dira. Bisitariek ohikoa den arazo bat aurkituko dute: familiak behartuta adinean sartutako ezkongaiarekin ezkondu nahi ez duen neska gaztearena, alegia. Protagonisten egonaldi laburrak dirauen bitartean, aita-semeak elkarren arteko lotura sendotzen dute, bertako herritarrekin afektibitate-erlazio estua finkatuz, orobat.
Diego Arsuaga
Uruguai 
94 min.
40ko hamarkadan, Buenos Airesko luxuzko-egoitza batean, Isabel Orvillánek Carlos Souto detektibea kontratatu eta hau Montevideora bidaltzen du senarra itzularazi dezan. Urteak eman ditu andreak Quirós bere senarrari dirua bidaltzen, gaurregun kabaret ziztrin baten jabe denari; garai hartako jende ugari bertan biltzen du tangoak dantzatu, gogotik zurrupatu eta maitasuna erosteko. Soutok, ordea, ez du bere eginkizuna beteko eta Quirós une horretan ez duen diru-mordoa negozio batean inbertitzera behartzen dute. Buenos Airesera itzultzen denean, Isabel eta honen neskamea hilik aurkituko ditu deteltibeak, eta orduan atzera ere Montevideora buhirtzea erabakiko du, hiltzailea hantxe dagoela susmatzen baitu. 
Nicolas Winding Refn
Danimarka 
105 min.
Frankek, munta txikiko "gamelu" batek, heroina saltzen du Tony bere lagunarekin. Droga Jugoslavia ohiko Milo izeneko trafikatzaile baten bidez lortzen dute. Droga-trike horietako bat zaputz gertatzen zaie; poliziak Frank atzemango du, baina bere aurkako frogarik ezean, aske uzten dute. Frank orduan, Milori diru mordoa zor diola konturatzen da; zeinak dirua lortzeko bi eguneko epemuga ematen dion herio-mehatxupean. 
Oskar Roehler
Alemania 
82 min.
Berlingo bikote gazte batek (Romeo eta Julieta) aldi berean tragikomikoa eta etsigarria den egoera bizi du; urtezahar-gaua Berlinetik kanpo pasa nahi dute, bertatik urruntzeko. Bidaian zehar bere harremana krisialdian murgilduko da. Mutilak neska berea izango balitz bezala tratatzen du, haren adimena gutxietsiz. Handik-honuntza bost egun nekagarri igaro ondoren, Berlinera itzuliko dira, baina beren eztabaiden eszenategia aldatzeko baino ez. 
Dervis Zaim
Turkia 
80 min.
Hiri handietan eskaleak, etxegabeak eta gainerako marjinatuak ugari dira. Istanbuleko auzo bateko arrantzaleen laguntzari esker bizi den arlote bat da Mahsun. Behin auto bar ostu zuelako, poliziarekin arazotan dabil beti, kotxe baten lapurreta gertatzen den aldiko hain zuzen. Protituta drgazalo batekin oheratzeak bien bakardadea areagotu besterik ez du egingo. Egun batez, goseak bizkortuta, jauregi bateko lorategian pauma bat lapurtuko du, sekulako iskanbila sortuz. 
Thom Fitzgerald
Kanada - Erresuma Batua 
90 min.
Sweet William, hamar urtez kanpoan ibili eta gero, Ezkozia Berriko bere ezohiko senditartera itzultzen den homosezuela dugu. Igarotako urte hauek guztiak zeharo aldarazi dute; zorigabeko nerabe pottolo samarra izatetik, gazte argal eta bizkorra izatera aldatu baita. Alabaina, etxera bueltakoan, iraganeki mamuak berpiztuko zaizkio. Sweet Williamek iraganarekin dituen gogo-zorrak kitatu beharko ditu, bere bizitzan aurrera jarraituko dabu. 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: