"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kultur ministerioko langile bat eskualde urrunetan ibili ohi da zine-ibiltari bat han-hemenka daramala, bertakoentzako filmeak proiektatuz. Behin batez, bere semea berarekin eramatea erabaki, eta sekula pelikularik ikusi ez duten herriska batera joango dira: biztanleak liluratuta daude, eta euria gogotik ari duen arren, ikusleak emanaldia amaitu arte bertan gelditzen dira. Bisitariek ohikoa den arazo bat aurkituko dute: familiak behartuta adinean sartutako ezkongaiarekin ezkondu nahi ez duen neska gaztearena, alegia. Protagonisten egonaldi laburrak dirauen bitartean, aita-semeak elkarren arteko lotura sendotzen dute, bertako herritarrekin afektibitate-erlazio estua finkatuz, orobat.