"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
El Pachuco bere jaioterrira itzultzen da hogeita hamar urte luzeetan Iparramerikako inmigrazio-agintariekin tirabiran aritu ondoren. Etsi-etsi eginda itzultzen da, eta bere zenbait lagun hil egin direla jakiten du eta geratzen direnak, Chavita leiala kasu, tekilazale amorratuak bihurtu direla. Hildakoen-egunaren bezperan gaude eta Mexikon urteko festarik herrikoiena ospatzen da. El Pachuco eta Chavitak tokiko kartsela ilunean giltzapetuta bukatzen dute beste pertsonaia zenbaitekin (kamiolari bat, turista gringo bat, herriko babua, arrakastarik gabeko rock-zale bat), eta horien bidez, Mexiko zeharo matxista, tradizional eta ustelaren mosaikoa osatzen da.