"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Buenos Airesen bizitzeaz eta gizonekin dituen arazoez gogaituta, Laura Argentinako hegoaldera doa bertan finkatzeko asmoz. Zortzi urteko alaba darama berarekin, eta honen begiradaren bidez kontatuko zaigu istorioa. Bidean doazela, argazki bat ateratzeko autotik irten eta kotxea gaizki aparkatuta uzten dute. Hartara, autoa aintzira batean urperatzen da, aurreztutako ditu guztia harekin hondoratzen dela. Babes bila dabiltzala utzitako hotel batera iristen dira, Mirta eta bere bi semeak bizi direnera. Mirtak, Laurak ez bezala, ez du inoiz hegoaldean bizitzea amestu; hotelaren proiektua ere bere senarrarena zen, baina honek hotela zabaldu baino egun batzuk lehenago hanka egin zuen. Bi emakumeak oso izakera desberdina dute, baina gauza askotan antza ere badutenez, elkarrekin hotela berriz martxan jartzea erabakiko dute.