72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Pål Sletaune
Norvegia 
82 min.
Roy postari kuxkuxeroegia, ez du jendearen bizitza pribatua errespetatzen eta ez du etika profesionalik ere, sarritan jendearen posta irekitzen ibiltzen baita. Maitasunik ezagutzen ez duen pertsona da, lankideekin gaizki eramaten dena eta oso lagun gutzi dituena. Halaber, okerreko lekuan une desegokian egoteko abilezia du. Egun batez, Line izeneko neska batek giltzak buzoian jarrita ahazten ditu. Bi aldiz pentsatu gabe, giltzak hartu eta neskaren etxebizitzan sartzen da. Etxeko ataria zeharkatu orduko, bere bizitzak erabateko aldaketa izango du. 
Gaston J.-M. Kabore
Burkina Faso - Frantzia 
96 min.
Wend Kuuni gazteak ezusteko asko ekarriko dizkion bidaiari ekingo dio gaitasun ezezagun bat duen Pughneere bere arreba senda dezakeen petrikiloaren bila. Umezurtzat hartua; askok herriskara zorigaitza ekarri duela uste dute eta bere arrebaren gaisotasuna horren adierazgarri besterik ez dela. Edabe mirarizko baten sekretua gordetzen duen aztia aurkitzea beste irtenbiderik ez du bere izen ona eta arrebaren bizitza salbatu nahi baditu. Akzioa XIX. mende hasieran gertatzen da Nige ibaiaren eskualdean. 
Kjell-Ake Andersson
Suedia 
124 min.
30eko hamarkadan hasten den istorio honek hiru belaunaldi biltzen ditu. Solveigen ametsa Bachen Gabonetako Oratorioa Suediako mendialdean galdutako bere herriskako elizan jotzea da; baina istripu batean hiltzen da. Aron, bere alarguna eta honen seme Sidner babesgabe utziz. Hainbat urtez noraezean ibili ondoren, Sidnerrek sentibera baina apur bat bitxia den Fannyrengan aurkituko du lasaitasuna, zeinarekin Victor izeneko seme bat izango duen. Beguko egun batez, Victorrek bere amona Solveigen ametsa gauzatzea lortuko du. 
Ferzan Ozpetek
Italia - Turkia - Espainia 
94 min.
Francescok gutun bat jaso du, bere izeba Anitak Turkian ondasun bat jaraunspenean utzi diola jakinarazten diona. Istanbulera abiatzen da, dena delakoa saltzeko asmoz, baina hara iristean "hamam" bat dela ikusiko du, bere izebak urteetan zuzendutako bainou turkiarrak utzi dizkiola alegia. Orduan, negozioarekin arurrera jarraitzea erabakitzen du; lokala eskuratu nahi zuten espekulatzaileak oldarka hasiko zaizkio hartara. Marta bere emaztea Italian geratu da eta urruntasunak bien arteko aldentzea areagotu du, lehendik ere bazetorrena. Dibortzioa eskatzeko erabakia hartuta, Marta Turkiara doa; senarra zeharo aldatuta aurkituko du baina. Fusunekin, bainu turkiarren zaintzailea denaren alabarekin, isilpeko harreman bat daramala susmatzen du; sekulako ezustea hartuko du, ordea. 
Neil LaBute
Kanada - AEB 
93 min.
Chad eta Howard beren andregaiek utzi berri dituzten bi exekutibo dira eta lankide gazteagoak mailaz ogitzen dituztelako zapuztuta daude. Minduta daude; hortaz, euren gaitzondoa eta zauritutako matxismoa leuntzeko mendekua antolatzen dute. Negozio-bidaia batean, neska eder bat aukeratzen dute hura gorteiatu eta gero, hiritik alde egitean hura abandonatuta uzteko asmoz. Ordea, neska, entzugor izanik ere, ez da itxuraz dirudien bezain hauskorra. 
Curtis Hanson
AEB 
135 min.
Los Angeles, 1950. Krimena eta ustalkeria nagusitzen ari dira boterearen korridoreetan, eta hiria hauen menpe erortzeko arriskuan dago. Polizia Departamenduko hiru ofizial, Jack, Ed eta Bud, beren akabera izan daitekeen azpijoko eta gezurrez jositako trama makurrean korapilatuta daude. Budek hilketa-kasu bat argitzeko giltza izan daitekeen Lynn Bracken izeneko emakume misteriotsu eta ederra galdekatzen du, baina hartaz maitemintzen hasia dela ohartuko da. Emakumeak Ed-en desiorik ezkutuenak pizten ditu halaber, bi polizien arteko gatazka sortaraziz. 
Alain Berliner
Frantzia 
88 min.
Neska dela uste duen zazpi urteko mutiko bat da Ludovic. Berarentzat normala denak besteengan harridura izugarria sortarazten du. Gurasoek ez dakite bere semearen irmotasun eta uste sendoaren aurrean nola jokatu. Ama amore ematen saiatuko da, aita haserretu, bizilagunen zeharreko begiradak are fidakaitzago bilakatzen dira, bere ikaskideak harriduraz arantzuten dute. Auzune lasai honek desberdintasuna, besteekikobeldurra, ulertu ezina eta arbuioa ezagutuko ditu hartara. Hala ere, bertan ere bada amets, magia eta itxaropenerako aldarterik. 
Robert Guediguian
Frantzia 
102 min.
Mariues eta jeanette beren bizitzaren erdibidean dauden bi marseillar dira. Marius bakarrik bizi da utzitako zementu-fabrika batean. Berandu baino kehen bertan behera botako duten eraikineko zaintzailea da. Jeannettek nekez hazitzen ditu bere seme-alabak kutxazain moduan irabazten duen soldata zumearekin. Mediterraneo erako patio tipiko batera ematen duen oso etxebizitza txiki batean bizi dira. Bizilagunen barre eta algarek adorea ematen diote. Marius eta Jeannetten arteko elkartzea ez da samurra izango, beren gizarte-egoeraren zailtasun propioez gain, bizitzak astindu ederrak eman baitizkie. Zoriontsu izateko beren gaitasuna berpizten saiatu beharko dute halabeharrez. 
Anne Fontaine
Frantzia - Espainia 
90 min.
Garai batean galbide-zulo esaten zitzaien; garuko egunean, berriz, diskoteka baino ez. Herri txiki honetako dantzatokia tren-geltorik gertu dago eta "neska beroak" eta strip-tease saioak eskaintzen diren bertan. Lagun-koadrila bat bertara joan da. Jean-Marie eta nicole, hamabost urtez dirauen maitasunak uztartutako bikotea horien artean. Beti daude beren garbitegian lanean, parrandan atera gabe, inora joan gabe. Eta bat-batean dena zeharo aldatuko da. Diskotekaren eszenategian, aingeru-aurpegi itxurako mutil gazte batek bere arrebarekin trabestituen saio batean parte hartzen ikusten dutenean. Hartara, Nicole eta Jean-Marientzat bizitza berri bat hasiko da egunez garbiketak eta gauetako ibilerak tarteko, eta plazer ezkutuen eremuan murgilduko dira. Eta denboraren poderioz, sentimendu sakonagoak piztuko zaizkie, ordura arte pentsaezinak zirenak. 
Mike Figgis
AEB 
107 min.
Max Carlyle itxuraz dena bere al duen zuzendari komertziala da: ezkontza zoriountsua, bi seme-alaba osasuntsu eta arrakastaz beteriko eginbidea. New Yorkera egiten duen bidaia batean, ustekabean ezagutuko duen Karenekin gau sutsu bat igaroko du, ezkondutako emakume seduzitzaile batekin. Elkarrekin izandako amodio-afera ahaztuko dutela agintzen diote elkarri, baina Maxek ezin du Karen burutik kendu eta bere emaztearengandik aldenduz joango da. Urte baten buruan, Maxen lagun onena den Charlie ospitalera eramaten dute hiesak jota hilzorian dagoela. Hura bisitatzera New Yorkera joaten denean, Karen, Charlieren anaiarekin, Vermonekin ezkonduta dagoela jakingo du. Karen eta Max bata-bestearekiko pasiozko sentimendu sutsuak itzaltzen saiatuko dira; hala ere, ezin ukatuzko errealitateari aurre egin beharko diote. 
Gillies Mackinnon
Kanada - Erresuma Batua 
110 min.
Lehen Mundu-Gerra bitartean Craiglockart ospital militarrean bizi ziren lau gizonen istorioa kontatzen du; lubakietan jasandako bizipen gogorren ondorioz buru-nahasteak dituzten soldaduak erameten zituzten bertara. Rivers doktorea Siegfried Sassoon poeta ospetsuaren tratamenduaz arduratzen den psikiatra da, baina hau ez dago buru-gaisotasun batengatik ospitaleratuta, gerraren aurkako planfleto ezlegal bat argitaratzeagatik baizik. Wilfrid Owenek ez du bere talentu artistikoan gehiegi sinesten, baina Sasoonen laguntza eta inzpirazioari esker poeta bikaina bihurtuko da. Prior gerrako izugarrikerien ondorioz mutututa geratuko jatorri apaleko ofizial bat da. 
Peter Cattaneo
AEB 
90 min.
Gaz bere emazte ohiarekin istilutan dabil semearen zaintza dela eta. David bere lagun onenak konplexu latza du kiloak soberan dituelako eta neskekin kale egiten du azken boladan. Geraldek ez du behar adina adore erosle amorratua den bere emazteari lanetik bote dutela aitortzeko. Makina bat aldiz bere buruaz beste egiten saiatu den Lomper bere amarekin bizi da. horse aguretxoari, berriz, aldakek krak egiten diote dantzan hasi orduko. Eta azkenik, Guy, erritmoaren zentzurik ez izan arren, beste zenbait ezaugarri bikain badituena.Denak langabe daude. Dirurik ez dute. Zer galtzerik ere ez. Barregarri geratzeko lotsa izan ezik. 
Victor Nuñez
AEB 
111 min.
Ulee Jackson Foliran bizi den elezain bakarti eta goibela da. Ordea, gauzak aldatzera doaz. Aurrerantzean bi iloba mantendu beharko ditu, amak abandonatu eta aita (Jimmy, Uleeren semea) lapurreta batengatik kartzelan baitago; egoera honek senditarteko giroa txartu egingo du. Helen, neskatilen ama, bere senarrak lapurtutako dirua non ezkutatu zuen jakin nahi baitute. Gogoz lontra bada ere, Uleek bere bakardadetik atera eta bere familia defendatu beharko du. 
Shohei Imamura
Japonia 
117 min.
Bere emaztea beste gizon baten besoetan harrapatu eta hura hiltzeagatik zortzi ustez preso egon ondoren, nehin-behineki askatasunean uzten dute Takuro. Tokiotik urrun bizitzaldi berri bati ekiten dio ileapaintzaile gisa. Kartzelan zegoela otzandutako aingira bat du adiskide bakarra, baina, pizkanaka, Takuro jendeari irekitzen hasiko da eta lagunak ere egingo ditu bere lokalera bertaratzen direnen artean. Bizitza lazki aldatuko zaio bere buruaz beste egitera zihoan Keiko izeneko neska salbatzen duenean. Takurok ileapaindegian lana ematen dio eta bata bestea gustoko dutela konturatzen dira, baina halabeharrak euren iraganetara itzularaziko ditu. 
Zhang Yimou
Txina 
95 min.
An Hong gazte eder eta liberatuaz desiraz amorratzen dago Xiao Shuai liburu-saltzailea, baina neska influentzia ugari dituen aberats berri batekin ibiltzen hasia da. Lao Zhang izeneko ikertzaile bat, haien liskarretan ustekabean nahasio da. Irtenbidea polizia batek ematen dien aholkuan laburbildu daiteke: "Herrialdeak mahai baten inguruan eseri eta negoziatu ahal badute, zuek zergatik ez?". 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: