"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
30eko hamarkadan hasten den istorio honek hiru belaunaldi biltzen ditu. Solveigen ametsa Bachen Gabonetako Oratorioa Suediako mendialdean galdutako bere herriskako elizan jotzea da; baina istripu batean hiltzen da. Aron, bere alarguna eta honen seme Sidner babesgabe utziz. Hainbat urtez noraezean ibili ondoren, Sidnerrek sentibera baina apur bat bitxia den Fannyrengan aurkituko du lasaitasuna, zeinarekin Victor izeneko seme bat izango duen. Beguko egun batez, Victorrek bere amona Solveigen ametsa gauzatzea lortuko du.