72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Ventura Pons  
Espainia 
88 min.
Antzerki ikasle gazte batek izen jandiko hiru aktoresa elkarrizketatzen ditu: nazioarteko diva bat, telebistako izar bat eta bikoizketa-zuzendari bat, eta hiru emakume hauen oroitzapenen bidez antzerkiaren zeruak eta infernuak ezagutujo ditu bizitzaren metáfora gisa.
José Luis López Linares, Javier Rioyo
Espainia 
94 min.
Leon Troski hiltzea zen bere biziko eginkizuna. Kronika ofizialean, piolet zorrotz haren atzean Stalinen izena ageri zen eta hilketa gauzatu zuen Jacques Mornardena, benetan Ramón Mercader del Río deitzen zena espainiarra, bere krimenaren beharraz sinetsitako eta KGBko agente, biktimaren izu-oihua buruan grabatuta geratu zitzaionetik giltzapetuta eta denek ahaztuta bizi izan zena. Dokumental honek hilketaren zergatiak berregiten ditu, argitara eman gabeko zenbait dokumentu barne direla.
Miguel Hermoso
Espainia 
105 min.
Pablo gazteak ez du bere aita ezagutzen. Ekipaje bakartzat asetu beharreko jakinmina daramala, Kanariar uharteetara abiatzen da, eta aita ez dela berak uste bezalakoa konturatuko da ziurrenik. Beste aldetik, Rafaeli sekula ikusi ez duen semearen bat-bateko etorrerak sentimendu ezezagunak sortaraziko dizkio, ordura arte ekidin duen harremanaren abiapuntu izango direnak. 
Manuel Gómez Pereira
Espainia - Frantzia 
120 min.
Santi eta Dianaren arteko amodiozko istorioa denboran zehar, ezin itzalizko maite-suaren gatibu baitira, bai ezkongabe nahiz ezkonduta daudela, errege-harreraldi batean nahiz John Lennonen ohe azpian.
Pedro Costa
Espainia 
101 min.
Berrogeita hamarreko urteen hasieran gaude. Bizitzan zoritzarra besterik ezagutzen ez duten Salvadorrek eta Mariak, elkar ezagutzen dute kasualitatez. Maria neskame zebilen etxetik kaleratu berri dute. Salvador Oriente zine-aretoko arduraduna da, Mariak euriaz babesteko aukeratzen duten tokia. Elkarrekin bizitzea erabalitzen dute, baina beren ahaleginak hutsean geratzen dira. Hutsegitea, zapuzketa eta zoritzarra dituzte lagun. Mariak Salvador hiltzen du sukaldeko labanaz, hilotz bat ezkutatzeak dakartzan zailtasunez ezjakin. 
Manuel Lombardero
 
Fernando Colomo
Espainia 
108 min.
Madrilgo Usera auzoko mutiko apala da Domingo, galeria komertzial batzuetan gau-garbitzaile gisa dihardu eta oraindik birjina izateaz lotsatzen da. Ligatzeko duen obsesioa dela eta, beste nortasun bat asmatzen du, Luis Carlosena, exekutibo aberaskume batena. Elizabeth arropa-denda bateko saltzaile zumeak "amu" gisa esku hartzen du Historias de amor y lujo, telezabor-eredu den telebistako lehiaketa batean. Domingok bezalaxe neskak ere, bigarren pertsonalitate bat dauka, diplomatiko baten alabarena, hain zuzen. Biek mozorroen azpian euren benetako izaerak ezkutatzen dituzte, azkenerako korapilo honetatik garaile sertatuko diren horiek. 
Fernando León de Aranoa
Espainia - Frantzia 
97 min.
Norbaitek esana da, Jainkoaren hutsegite bakarra gizonari bi bizitza eman ez izana dela: bata entseiatzeko, bestea ekiteko. Eta horixe konpondu nahi du Santiagok. Istorio honetan gauza batzuk ondo dabiltza eta beste batzuk ez ordea. Zentzukoa da Santiago egunero bezala bere ohetik jaikitzea, bere familia osoa etxeko sukaldean bere zain egotea, atetik sartzean denek zorionak suri kantatzea, muzuak, opariak jasotzea eta txantxa-giroa... baina gauzen ohiko itxura honen atzean bada besterik. 
Ricardo Franco
Espainia 
98 min.
Rafael oso bizimodu lasai eta bakartia daraman harakina da. Goizean goiz lanera zihoala, furgoneta gelditu eta Marinari lagundu behar izan dio, Daniel izeneko tipo batek kalean egurtzen ari zen neskari. Rafaelek Marina bere etxera eramaten du, eta neskak gurasorik gabeko haurtzaroaz eta kalean daraman bizimodu latzaz hitz egiten dio. Danielek Marina haurdun utzi du, eta hau behin baino gehiagotan espetxean egon dela jakitean, Rafaelek Marinari berataz eta etorriko den haurraz arduratzea proposatuko dio. Marinak baietz dio, baina Daniel berriro itzuliko dela ohartarazten dio, eta hori gertatzean, ez dakiela zer jarrera hartuko duen. 
David Trueba
Espainia- Frantzia - Italia 
110 min.
Tristán Romeok 15 urte beteko ditu aurki. Bere gurasoek berearentzat pentsatutako bizimodu bikainaz gozatzen du. Ordea, bere babes-ingurunea deuseztatu zorian da. Eta hemendik aurrea, bakardadea eta tristeziaren zaporea dastatzen ikasi beharko du, eta bizinik irautea bizitzea baino garrantzitsuagoa dela sarritan. 
Pedro Olea
Espainia 
95 min.
Palmira Gadeak bere ezkontzaren 25. urteurrenean oso opari garratza jasoko du: gauzak ez dira berak uste bezalakoak. Senarrak engainatu egiten du, alaba haurdun etzi du ezezagun batek, semeak homosezuala dela aitortu, eta istripu batean hilko zaio. Bere tragedia pertsonalaz ihes egiteko, Palmirak beste tragedia bat ezagutzea erabakitzen du. Afrikako herrialde batekoa, eta bertan ahal dela baliagarri izatea, eta han baliteke maitasuna berraurkitzea. 
Félix Sabroso, Dunia Ayaso
Espainia 
92 min.
"Gay" diren hiru gaztek laugarren pisukide bat hartzen dute, eta hirurak zeharo maitemintzen dira hartaz. Lucas da mutil berriaren izena, baina egun batez gorputzean 12 sukalde-laban sartuta dituela hikik agertzen da. Lucasen iraganaren jakinminez, atzerabegira batzuren bidez Lucas alproja galanta zela jakingo dugu. 
Christian Frei
Suitza 
90 min.
Miriam, Martínezek Kubatik estatu Batuetara emigratu nahi du bere familiarekin. Iraultzaren garaipenean partaidetza nabarmena izan zuen gizonaren alaba izanik, oso erabaki latza da hau bere aita Ricardo eta bientzat. Ia 40 urte lehenago, Ricardok irratiko esatari lanari uko egin zion Sierra Maestran Fidel Castroren matxinoekin bat egiteko. Radio Rebelde sortu zuen, zeina iraultzaileen ideiak zabaltzeko komunikabide aparta bilakatu baitzen. Egun, gauzak ez dira garai batean bezala; Miriam, honen alaba Estatu Batuetatik emititzen duen Castroren aurkako Radio Martíren entzule baita. Aita-alabak oso harreman estuda izan dute, baina oraingo banantzea behin-betirakoa dela dirudi. Dagoeneko Miriamek ez du atzera itzultzerik, "mundu libreak" bere gaztetako idealekin zerikusi gehiegirik ez duen arren. 
Solveig Hoogesteijn
Espainia - Venezuela - Kuba 
90 min.
Amnesty International erakundearentzat lan egiten duen auzitegi-medikua da Paula. Soledad, sorginkeriak egiten dituen petrikilioa preso hartu dute, magia beltzeko erritoen bidez bere koinatua eta neskatil bat hil dituelakoan bere ahizpak salatuta. Paulak hasieran kontu guzti hori zineskeria hutsa baino ez dela uste du, ikertzen hasten den arte; hartara, estalpeko azpimundu hau eta honen sinesmen primitiboak ezagutzean bere lanbidea arriskuan jarriko du. 
Montxo Armendariz
Espainia - Frantzia - Portugal 
105 min.
Javi, 9 urteko mutikoa, bere anaia Juanekin mendialdeko herriska batera doa oporrak igarotzera. Bere aita hilik aurkitu zuteneko eta beti giltzaz itxita dagoen gelako sekretuak erakartzen du Javi. Mundu misteriotsu herrekiko irrikaz, Javik arakatzeari ekin eta egia aurkituko du azkenik; bere haur-munduko fantasien ordez, gezurrak, pasioak, maitasuna eta heriotza gailenduko dira. 
Ciro Cappelari
Argentina - Alemania - Suitza 
96 min.
Argentinako Patagoniako San Lorenzo herriska urrunean uda-sasoia da. Mario, Buenos Airesko injineru gazte bat, munduaren azken muturra dirudien bazterrera iristen da flamenko migratzaileekin batera. Bere eginkizuna inguruko aintzira batean olgeta-ibilaldietarako bapore baten lehorreko garraioa antolatzea da. Berritasun honek San Lorenzoko jendearen ametsak, desioak eta itxaropenak pizten ditu. Aurrerabidea eta oparotasuna eskueran dituztela dirudi; baina injinerua bertara agertseak erabat irauliko du herriko ordena zorrotza. Desagertuta dagoen agure indiar batez galdezka hasten denean, herritarrek egin zioten harrera abegitsua mesfidantza bilakatzen dela somatzen du Mariok. 
Esteban Ibarretxe
Espainia 
100 min.
Aktore gisa arrakasta izateko daukan azken aukera aprobetxatu nahi du Tete Moránek, heriotzari muzin egin behar baldin badio ere. Baina lege fisiologikoak halabeharrezkoak dira, eta bere gogoz kontra, zombi-paperak baion ez dizkiote eskaintzen. Bizitzan eta heriotzan barrena egiten duen bidaia gora-beheratsu honetan Gastón bere laguna izango du bidaiari, konkorduna den modelo ospetsu bat, berak jakin gabe esperimentu farmakologiko ilun batean sartuta dabilena, krimena irakaskuntzarekin tartekatzen duten irakasle-talde batean buru den Kramer doktorearen zuzendaritzapean. Hartara, Gastón hainbatetan hiltzen saiatuko dira; honek etsi-etsian maite duen Esmeralda epaileak ikertuko ditu kontu hauek guztiak.
Antonio Chavarrías
Espainia 
93 min.
Alex, ardo-saltzaile bat, Susannarekin desioz itsututa dago, ostatu bateko jabeak zor bat kitatzeko eskaini dion neskarekin. Alexen trikimailuek eta lanean diharduen enpresan gauzatzen dituen munta gutxiko diru-iruzurrek kartzelara eramando dute. Handik hilabete batzuetara elkarrekin topo egingo dute; Alex ezkonduta dago jada, emaztea haurdun, eta Susanna etorkin marokoar batekin maiteminduta dago. Bata-bestearekiko pasioa ezin asetuz, elkarrekin hasten dira berriz, oraingoan inoiz baino arrisku handiagoz. 
Gerardo Herrero
Espainia - Argentina - Alemania 
90 min.
Sarajevo setiopean dagoela bertara doan telebistako kazetari gaztea da Laura. Gerra baten berri ematen duen aurreneko aldia du honakoa. Gatazkaren tokian Mikel ezagutuko du, eskarmentu handiko erreportari bat, baita José izeneko honen kameralaria ere; gerrarekin sobrea ohituta daudenez, jarrera ziniko samarra garatu dute bi hauek. Haiekin izandako eztabaidek eta biktimei eginiko elkarrizketek Laura aldaraziko dute. Kazetariek "komantxe lurraldea" esaten sioten hiriko zonalde arriskutsuenera eginiko sartu-irtenekin paraleloan gertatzen den barne-bidaiaren hasiera da. 
Ana Díez
Espainia - Portugal - Kolombia - Kuba 
93 min.
Marta enpresa-exekutiboak Kolonbiara bidaiatu behar du, bertan Juan bere anaia kazetaria erahil baitute. Baina, iste zuenaren kontra, ezin izango ditu Juanen errautsak besterik gabe jaso, Kolonbiako eguneroko bizitza osatzen duen errealitate bortitzean murgildu orduko, bere burua trama konplexu batean korapilatuta ikusiko baitu. Marta abentura batean sartuko da ezinbestean, ordenetik kaoserako bidaian, eta dena ilun dagoenean, eta bizitzak oso balio gutxi duenean, biktima eta norreroa bereitztea, egia non den jakitea eta ongia eta gaizkiaren arteko muga ezartzea ia ezinezkoa dela ikasiko du. 
José Luis García Sánchez
Espainia 
105 min.
Valentziako etxe oneko nerabe batek familiaren baratzetako bizimodu erosoa aldatzen du hiriburuko poztasun biziagatik. 50eko hamarkadan gaude eta mediterraneoko kale usaintsuetan Manuel aldaraziko duten mugimendu soziopolitikoak, irakurgai debekatuak, sekta katolikoak, heriotzera kondenatutakoak, emakume mardulak eta kanta berriak nahasten dira. 
Daniel Burman
Argentina - Frantzia 
83 min.
Gerratik ihesi gurasoek jaioberritan abandonatutako gaztea da Erasmo. Bera zaindu zuen inudea hiltzen dutenean, hiltzailea harrapatzea erabakitzen du. Pertsona guztiak bezala, Erasmok norabide bat eman nahi dio bere bizitzari. Lagun bat aurkituko du, Saúl; lehen amodioa, La Renga; etsai bat, El Zancudo; eta azkenik, Magdalenaren maitasuna lortuko du. Argumentoak bi gazteen adiskidetasuna kontatzen du, egiaren bila doazela bidean zapuztuta geratzen zaizkien maitasun-asmoak tarteko. 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: