"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rafael oso bizimodu lasai eta bakartia daraman harakina da. Goizean goiz lanera zihoala, furgoneta gelditu eta Marinari lagundu behar izan dio, Daniel izeneko tipo batek kalean egurtzen ari zen neskari. Rafaelek Marina bere etxera eramaten du, eta neskak gurasorik gabeko haurtzaroaz eta kalean daraman bizimodu latzaz hitz egiten dio. Danielek Marina haurdun utzi du, eta hau behin baino gehiagotan espetxean egon dela jakitean, Rafaelek Marinari berataz eta etorriko den haurraz arduratzea proposatuko dio. Marinak baietz dio, baina Daniel berriro itzuliko dela ohartarazten dio, eta hori gertatzean, ez dakiela zer jarrera hartuko duen.