72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
RAFAEL GIL
 
94 min.
Antzerkirako Murió hace 15 años idatzi zuen Giménez Arnau Vicente Escrivári eskeini zion El canto del gallo nobelaren egilea da. Destinon argitaraturiko liburua oinarri harturik, Rafael Gilek filmea burutu zuen. Veneziako Mostrarako aukeratu zuten baina azken momentuan, beste herrialdetako ordezkarien erreakzio eta amorrazioaren beldur, sariketatik baztertu zuten. Errepartuan, Francisco Rabalen emaztea den Asunción Balaguer. Hemen ere, Gérard Tichy, garai hartako zinemaren gaizkile peto petoa.
JOSE MARIA FORQUE
 
99 min.
Eskarmendurako eginiko bost luzemetraia eta gero burutu zuen José María Forquék Torcuato Luca de Tena eta Teodoro Palaciosen nobela zutabe duen filme hau. Arrakastatsua oso izan zen. Lortutako diru eta famari esker Alfonso Sastrekin batera idatziriko hainbat gidoi jarri zituen pantailan: Amanecer en Puerta Oscura, Un hecho violento eta La noche y el alba. Europan eginiko garai hartako zinema "politiko" espainiarrari buruzko saiakera guztietan agertzen da Embajadores en el infierno eredu eta ispilu gisa
JOSE ANTONIO NIEVES CONDE, JOSE MARIA FORQUE
 
90 min.
Iazko Valladolideko Zinemaldian José Antonio Nieves Condek kontatu zuen Orson Wellesek berak La legión del silencioren gidoia irakurri zuela. On Orson bolada batez zuzentzeko asmotan ibili omen zen. Ekoizleek atzera egin zuten eta Jose María Forquék onartu zuen filmea aurrera ateratzeko erronka. Surcosen egilea den Nieves Conde ekoizpenatik erretiratu zen baina azken momentuan, filmaketan denboraz gaizki zebiltzan eta, bizpairu eszena bideratu behar izan zuen. Ez zen emaitzarekin kontent geratu eta gainera, ez zuen sosik kobratu.
RAFAEL GIL
 
87 min.
Kuriosoa, filme honen zuzendariak "El Campesino" errepublikar buruzagiarentzat lan egin zuen. Antonio del Amok bizitza salbatu zion Madrilen eta elkarrekin burutu zuten hainbat dokumental Lister jeneralarentzat. Francok irabazi zuenean, del Amoren bila joan ziren baina Gilek babestu zuen bere laguntzaile gisa hartuz. La Señora de Fátima garai hartako zinema erlijioso eroaren gailurretako bat da. Zentsurak debekatu eta Donostiako Zinemaldiak saritu zuen autore beraren "La guerra de Dios" haren guztiz kontra kontrakoa.
ARTURO RUIZ-CASTILLO
 
83 min.
1954 urtean hasi zueen Espainiako zinemagintzak komunisten aurkako guda berezia. Dena zen balekoa Frankok aliatutzat nahi zituen beste herrialdeen Etsaia suntsitzeko. Futbola ere, bai horixe. Are gehiago Hungariatik ihes egina zen Kubala Barzelonako futbol taldean aurrekaldean fier aritzen bazen. Kubala, nazionalitate espainiarra lortuko zuena, bertako selekzioaren entrenatzaile bihurtuko zena da izenburu borobileko filme honen izar bakarra. Guardiolak eta Tichyk, aldiz, traidoreen zorigaiztoa zuten zain gidoian.
RAFAEL GIL
 
96 min.
Vicente Escriva gidoigileak eta Rafael Gilek ondo baino hobeto zekiten aita hiltzeko aginduaz Errusiatik datorren mutila antzezten zuen Paco Rabal ezkertiarra zela. Ezkertiar eta ateo nahikoa baina ezer ez zioten esaten. Pacok, bere aldetik, espantuz irakurtzen zituen hau bezalako gidoiak baina, berak aitortua:"aktorea izan nahi nuen eta nere kezka bakarra lan egitea zen". Filme honetako musika Cristobal Halffterrena da. Gérard Tichy, ohikoa zenez, komunista gaizto eta gaiztotuaren papera betetzen du.
ANTONIO ISASI-ISASMENDI
 
99 min.
Vicente Parra gazte gaztea da Chopinen Polonesa debekatua jotzen duen musikaria. Budapesten gaude. Gu, bertakoak, Sobietar Batasunetik etorritako borreroak eta bihotz onekoak izan arren tronpatu diren hainbat eta hainbat pertsonaia bildu gara han. "Askatasun" hitza behin eta berriro entzuten da baina Jainkoa da heroiak borrokara bultzatzen dituena. Akzio handiko filmea dugu, itxurosoa. Mugaz beste aldera pasatu nahi duen lokomotoraren eszenak indar handia du eta beharrezko erritmoa.
JOSE LUIS SAENZ DE HEREDIA
 
107 min.
1942ko urtarrilaren 5ean estrenatu zen Madrilen Churruca familiaren pasadizo eta hitz jario trajiko-heroiko-santuak azaltzen zituen filme hau. 1.950eko uztailaren 3an bertsio berria, "birmoldatua", jalgi zen aretoetara. Aliatuek II. Gerratea irabazia zuten eta parlamentu demokratikoen kontra gidoian botatako barrabaskeriak ez ziren politikoki zuzen zuzenak. Galdutzat ematen zen negatiboa Berlingo UFAko artxiboetan aurkitu zen eta hori da, Espainiako Filmategiko artisauek mimoz zaindua, ikusiko duguna.
CARLOS AREVALO
 
86 min.
Filme honetako zuzendari eta gidoigilea den Carlos Arévalo eskultorea zen izatez eta debozioz baina zinemara hurbildu zen kuriositatez eta bederatzi luzemetraia filmatu zituen. Misión en Marruecos izan zen azkena. 1959an zinema abandonatu zuen. Rojo y negro ausart honetan artista oso baten bitartekoak erabiltzen ditu trebeki. Kameraren atzetik, Enzo Riccione argazki zuzendari italiar ona. Kamera aurrean, berriz, Ismael Merloren ondoan, Donostian jaiotako andre dotore bat: Conchita Montenegro.
CESAR FERNANDEZ ARDAVIN
 
99 min.
César Ardavin zinegileak Berlingo Urrezko Hartza lortuko zuen 1959an El Lazarillo de Tormes lanagatik. Bi urte lehenago, apaiz batek idatziriko kontakizun hau jarri zuen iruditan. Tonu izoztutako filme honetako andere bihotzduna da Sabine Bethman frantziarra baina adi bazaudete, Julita Martínez aurkituko duzue bitan banaturiko Alemania honetan. Harrigarria bada ere, ..Y eligió el infiernoko protagonista komunistak sentimenduak baditu. Baita barruko kezkak ere. Gizaki bat da eta ez beste lanetan agertu ohi den errairik gabeko piztia.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: