"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zergatik ez egin zinea sormenari mugak jarri gabe? Zergatik ez egin be netan sortu nahi duzun hori, erraietan sentitzen duzuna, senak agintzen dizuna, merkatuaren mugak ahaz tuz? Eta hori guztia umore absurdo eta bihurriaren bidez egingo balitz? Galdera horien guztien erantzuna baiezko borobila da Ibarretxe anai eta zinegileen kasuan. Nere Falaganek eta Jone Ibarretxek Hau ez da Hollywood (Ibarretxe anaien amai tu gabeko istorioa) / Esto no es Ho llywood (La historia inacaba de los hermanos Ibarretxe) film luzean Josemi, Esteban eta Javierren “amaitu gabeko istorioa” kontatu dute; hiru zinegile bizkaitarrak hil egin ziren, eta Jone da Josemiren alaba.
Gaur izango da dokumentalaren mundu mailako estreinaldia Zinemiran, eta zuzendariak pozik eta ilusio handiarekin heldu dira Zinemaldira, zuzendu duten beren lehenengo film luzea baita: “Opari hutsa da hemen egotea. Publikoaren erreakzioa eza gutzeko irrikaz gaude”. Joneren kasuan, gainera, hitzordu garrantzitsua izango da bere familia osoarentzat: “Lehengusu-lehengusinak etorriko dira Estatu Batuetatik, Kataluniatik… Sentitzen dugu, nolabait, euren istorioari amaiera biribila emateko aukera bikaina izango dela”.
Baina, nortzuk ziren benetan Iba rretxe anaiak, eta zergatik da horren berezia eurek egiten zuten zinea? Joneren hitzetan, “oso mundu bitxia sortu zuten, oso berezkoa, askotan jendeak ez zuena oso ondo ulertzen, eta egia esaten badut, hasiera batean nik ere ez. Oso mundu artistikoa da, erabat surrealista, absurdua… eta garai horretan Euskal Herrian egiten ari zen zinearekin bat egiten ez zuena”. Hori bai, euren lan guztiek bazuten hari amankomun bat, euren bizitzetan ere presente egoten zena: umorea.
Falaganek ez zituen Ibarretxe anaiak ezagutu, baina ezagutuko balitu bezala sentitzen du pelikula egin ostean: “Zenbat eta gehiago ezagutu, gero eta gogo gehiago izan dut haiekin aurrez aurre taberna batean egoteko. Pena ematen dit ezagutu ez izanak”. Ibarretxe anaiek, gainera, familiartean eta lagunen artean sortzen zuten zinea. Horretan ere apurtzaileak ziren. Edukietan ez ezik, formetan ere. Jonek azaltzen duenez, “euren pasioa oso kutsakorra zen, berehala murgiltzen zinen euren unibertsoan. Horrelakoak ziren, horrelakoa zen euren mundua, ez zuten merkatuan pentsatzen, ez zuten kezkarik diruagatik. Puntu batean kaotikoa zen, baina horrek, aldi berean, harrapatzen zintuen”.
Ibarretxe anaiak “Euskal Herriko Marx anaiak” bezala izendatuak izan dira, edo, beren umore surrea lista kontuan harturik, “Euskal Herriko Monty Pythonak”. Besteak beste, Solo se muere dos veces (1996), Sabotage! (2000) eta Un mundo casi perfecto (2001) lanak zuzendu zituzten. Ekoizle moduan ere, Pablo Giogelliren Las Acacias film luzean (Horizontes Saria, 2011) edota Nacho Vigalondoren 7:35 de la maña na (2003) film labur ezagunean parte hartu zuten. “Garai batean, euren pelikulak egiteaz gain, beste batzuei euren proiektuak garatzen laguntzen zieten. Baina beti euren ildoko lanak babestu zituzten, zine ez oso ohikoa edo mainstream ez zena”.
Julen Nafarrate Aurrekoetxea