"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Amaia Merinok eta Ander Iriartek euren proiektu berria, Indarkeria ren oi(h)artzunak dokumentala, aurkeztuko dute gaur Zinemiran. Euskal gatazkarekin lotura estua duen istorioa kontatu dute film honetan: isildutako istorioa, titular handietan agertzen ez den horietakoa, “inolako justiziarik eta aitortza ofizialik jaso ez duena, beste hainbat kasu, edo kasu guztiak, bezalaxe”, zuzendarien hitzetan.
Tamara Muruetagoiena da filmaren protagonista. 1982an, Guardia Zibilak haren aita Esteban atxilotu zuen Oiartzunen. Bederatzi egunez inkomunikatuta izan zuten Donostian eta Madrilen, eta torturak pairatu eta gero, hiru egunetara hil egin zen. Dokumentalak berak salatzen duen bezala, oraindik ez du Estatuaren errekonozimendu ofizialik jaso. Ez berak, ez haren alaba Tamarak ere.
Amaia Merinok nabarmentzen duenez, “5.000 tortura kasu baino gehiago dokumentatu dira, baina Estatuak ez du bat bera ere aitortu”. Ander Iriartek ere gertutik eza gutzen du torturaren errealitatea, bere aitak pairatu zuen, eta Zinemaldian aurkeztu zen Karpeta Urdinak (2022) lanean ere landu zuen: “Tortura denon izenean egin dute, denon instituzioekin egin dutelako, denon babesarekin, eta oraindik ez dago inolako aitortzarik”.
Muruetagoienaren kasua hautatzeko orduan, istorioak duen izaera poliedrikoa hartu dute aintzat, “familia berean agertzen direlako gure lurraldean gertatu diren biolentzia ezberdinak. Ez da bat izan, edo bi, edo hiru, asko izan dira, alde ez berdinetatik etorri direnak, eta kasu batzuk paradigmatikoak dira. Hauxe da Tamararen kasua”.
Adur Larreak egindako anima zioak ere erritmo eta indar handia ematen dio filmari. Iriartek aitortzen duen bezala, aspaldi da animatzai learen jarraitzailea, eta filmaren hirugarren zuzendaria izango balitz bezala da: “Emaitza zoragarria da, sentsazioa da bazaudela erreali tatea Tamararen burutik bizitzen”.
Merinok eta Iriartek hainbat proiektutan egin dute lan elkarrekin, Asier ETA biok (Euskal Zinemaren Irizar Saria, 2013) filmean elkar ezagutu zutenetik. Diotenez, etorkizunean elkarrekin sortzen jarraitzeko asmoa dute, “profesionalki maite mindu baikara”.
Dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen –Zinemiran lehiaketatik kanpo lehiatuko da– eta bertan harrera bi kaina izan zuen: Publikoaren Saria irabazi zuen, inoiz jaialdian egon den puntuaziorik altuenarekin.
Julen Nafarrate Aurrekoetxea