72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
En la otra isla
En la otra isla
Filmak
Filmak
Eduardo Manet
Kuba 
10 min. Film laburra
Kuban diskriminazio arrazista salatzen du kolonia-garaitik Iraultzaren garaipenera arte. 
Nicolás Guillén Landrián
Espainia - Kuba 
9 min. Film laburra
Landriánek Habanako auzo bateko (La Habana Vieja) eguneroko bizitzako uneak aurkezten dizkigu bere lehen lanen artean dagoen honetan, eta Kubaren erretratu aparta egiten du: arraza-nahasketa, santeria, belaunaldiak, klase sozialen gainbehera sozialismo berria iristean. Fidel Castrok "afrantsesatutzat" jo omen zuen pelikula.
Sara Gómez
Kuba 
15 min. Film laburra
Santiagon askoz ere nabarmenagoa da Kuba Antilletako uhartea dela. Historiaren hiria eta mitoaren hiria da. Haitik eta hango iraultzak, piratek eta lurrikarek arrastoa utzi dute Santiagon, Santiagoko gizakiaren bizitzan, horko eskailerekin. Santiagon igo egin behar dugu, igo, igo, eta gero inauterien barnera erori.
Nicolás Guillén Landrián
Kuba - Espainia 
6 min. Film laburra
Kubako herriaren dantza-kulturari egindako omenaldi bizi eta alaia. Pello El Afrokán konpositore ospetsuaren Mozambique partitura originalarekin, filma Habanako gaueko bizitza musikalaren ospakizun inguratzailea da. Probokatzailetzat hartu zen bere garaian, Iraultzak ekoizpen ekonomikoa handitzera bultzatzen baitzituen herritarrak.
Nicolás Guillén Landrián
Kuba - Espainia 
16 min. Film laburra
Landrián Baracoa probintziara joan zen Livio Delgado kamerariarekin. Bertan filmatutako hiru filmetatik, Ociel del Toa da ezagunena, landa-bizitzari eta lanaren eguneroko erritmoei buruzko meditazio poetiko eta sentsuala. Ociel hamahiru urteko mutikoak Toa ibaia zeharkatzen du bere kanoan.
Nicolás Guillén Landrián
Kuba 
9 min. Film laburra
Nekazariek ezjakintasuna desagerrarazteko egindako osoko bilkura bati buruzko dokumentala. Trapuzko panpina handi batek sinbolizatzen du ezjakintasuna, eta estandarte gisa, su ematen diote panpinari. Zuzendariaren hitzetan: "Oso zinema subjektiboa, pertsonala eta esperimentala egiten saiatu nintzen, erabat esperimentala, baina ez nuen lortu, kaotikoa zela esaten baitzuten. Film hauek egin nituenean ni ez nengoen ongi, Habanan bizitako presioagatik erotzen ari bainintzen astiro-astiro".
Sara Gómez
Kuba 
30 min. Film ertaina
Pelikulak Kubako musika, Kubako oinarrizko musika-tresnak eta horien garapena aztertzen ditu, Alberto Zayas musikari eta instrumentu-fabrikatzailearekin izandako elkarrizketa batetik abiatuta. Hala, Zayasek, erritmoak irudikatzeko erabiltzen dituen adibideekin, musika egiteko modu kubatar propio bat dagoela baieztatzen digu.
Nicolás Guillén Landrián
Espainia - Cuba 
18 min. Film laburra
Bi urtez "dibertsionismo ideologikoagatik" (besteak beste) espetxean egon ondoren, Nicolas Guillén Landrián berriro onartu zuten ICAICen. Han eman zioten lehen lan ofiziala, kafe-ekoizpenari buruzko film didaktiko bat.
Sara Gómez
Kuba 
44 min. Film ertaina
Isla de Pinos uhartean (gaur egun, Isla de la Juventud deritzonean) egindako inkesta. Uharteam gazteen belaunaldi berri bat ari da sortzen.
Santiago Álvarez
Kuba 
18 min. Film laburra
Lyndon B. Johnsonen agintaldian 1963-1969 aldian Estatu Batuetan izandako indarkeriaren satira politikoa eta sintesi historiko eta didaktikoa. Artxiboko irudiak eta elkarrizketak berrerabiliz eta Martin Luther King Jr. eta John eta Bob Kennedyren hilketak berrikusita, filmak Estatu Batuetako politika aztertzen du.
Nicolás Guillén Landrián
Espainia - Kuba 
14 min. Film laburra
Autobusak eraikitzea, hiri-garraioaren arazoa konpontzeko. ICAIC erakundetik behin betiko kanporatu aurretik (1972) zinemagile afrokubatarrak zuzendutako azken dokumentaletako bat da. Langileak garraitzeko diseinatutako autobusen muntaketarako planoak eta, tartean, langileen ordezkaritza eta parte-hartze politikoa lantegiko batzarretan.
Santiago Álvarez
Kuba 
24 min. Film laburra
Ho Chi Minh lider, poeta, gerrillari eta estatuburu vietmandarraren bizitzan zehar, bere herria zapaltzen saiatu ziren inperio guztien aurkako borroka sekularra islatzen da, baita haren heriotzaren aurreko mina ere.
Sara Gómez
Kuba 
10 min. Film laburra
Isla de Pinosen ikuspegia: aurkitu zutenean, delitugileentzako eta iraultzaileentzako Modelo Espetxea eraiki zutenean, eta 60ko hamarkadan gizarte berri bat sortu zenean bertan, gazteen parte-hartzearekin.
Sara Gómez
Kuba 
9 min. Film laburra
Cuba Libre zentraleko bateyan (Matanzas probintzia), Herritarren Batzar Nagusira deitu dute, Herri Boterearen presidentea aukeratzeko. Bilera horretarako kondizioak nola prestatzen diren erakusten du dokumentalak, nola giza mailan hala maila fisikoan.
Sara Gómez
Kuba 
74 min.
Komunitateko irakasle berri batek aurre egin beharko die Miraflores auzoko langile batekin duen maitasun-harremanean sortutako desadostasun eta gatazkei, Iraultzak auzo marjinalak desagerrarazteko egindako lehen ahaleginen ondorioz. Zinemagileak aurreko film laburretan esploratutako kezka guztiak jaso eta zabaltzen ditu filmak, marjinazioaren, modernizazio iraultzailearen, arrazaren eta generoaren konplexutasunak azaleratze aldera.
Marisol Trujillo, Miriam Talavera, Pepín Rodríguez
Kuba 
9 min. Film laburra
Ernesto Cardenal poeta nikaraguarraren Oración por Marilyn Monroe poemak aktore mitikoaren zorigaiztoko patua Amerikako haurren miseria eta esplotazioarekin lotzeko balio du. Kultura masiboaren ikonoa, Marilyn Monroeren irudiez birjabetzeko balio du muntaketak, birradierazpenerako, eta hori guztia zapalkuntza eta umiliazio inperialistaren sinbolo gisa. Otoitza, zinemako jainkosagatik ez ezik, gizateria osoarengatik ere bada.
Miguel Secades, Miguel García
Kuba 
9 min. Film laburra
1988an, Kubako Estatua hilobi monumental bat eraikitzen hasi zen Ernesto 'Che' Guevara gerrillariarentzat, nahiz eta haren gorpuak desagertuta jarraitzen zuen Boliviako oihanean. Polemika eta konspirazio-teoriak ugari zirela, Alderdi Komunistak Secades eta García zinemagile amateurrei obra dokumentatzeko agindu zien, indar armatu iraultzaileen babes eta ikuskapenarekin. Nace una plaza esperientzia horretatik ateratako dokumentala dugu.
Miguel Secades, Rudis Reyes, Rafael Torrens
Kuba 
12 min. Film laburra
Camajaunín –Kubaren bihotzean--, Santa Fe herri txiki bateko landetxe batean, esklabo zimarroien ondorengoz osatutako Fusté familia bizi da, eta urteroko maiatzaren 3an maiatzeko gurutze santuaren gaualdia ospatzen du, elementu yoruba, kristau eta espiritistak konbinatzen dituen erritual erlijioso berdingabea. Erritual honek hildakoak exorzizatu eta bizidunen gorputzak hartzera gonbidatzen ditu euria eta uztak ziurtatzeko.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: