"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Adimen artifizialak pertsonen ekintzak eta arrazoibideak zehaztasunez erreplikatzeko duen trebetasunak gero eta eragin handiagoa du giza bizitzan. Funtsezko eraldaketa horrek zuzenean eragiten die kultura-industriei eta irudien ekoizpena arautzeko moduari eta, horretarako, beharrezkoa da legeria aldatzea eta profesionalak ados jartzea. Adimen artifizialak, irrika handiak ez ezik, kezka handiak ere sortzen ditu (hein berean) eta gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Izan ere, halako teknologiak jada ez dira erraztaile hutsak, hori baino askoz gehiago baizik.
AC estratega, hitzaldi-curatorra, aurkezlea, moderatzailea eta hizlaria da. The Catalysts sortu zuen, teknologia digitala, zinema/XR, musika/soinua, diseinua eta kulturaren arteko intersekzioan lan egiten duten aktore berritzaile eta sortzaileentzako agentzia, hitzaldiak ezagutza- elkartrukerako eta baterako sorkuntzarako gune bihurtzeko.
Margarita Grubina Enpresa Hazkundeko presidenteordea da Respeecher taldean. Ukrainako enpresa horrek Emmy bat irabazi zuen (adimen-artifizialaren bitartez ahotsa klonatzeko gaitasuna garatu dute). Bezeroekiko harremanak eta aplikazio komertzialak bultzatzen ditu. Industriako hizketaldietan ere parte hartzen du, sortzen ari diren teknologiekin eta eskari handiko ekoizpen-proiektuekin duen esperientziari buruzko ezagutzak partekatuz.
Ignacio Lacosta profesional nabarmena da ikusizko efektuen zuzendaritza teknikoan eta gainbegiratzean. Mila film, telesail eta iragarkitan baino gehiagotan aritua. Nazioartean ibilbide arrakastatsua izan du, eta bere lanek sari ugari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan.
Judith Membrives i Llorensek Gizarte, Kultura eta Teknologiako doktoretzan dihardu UOC Unibertsitatean adimen artifizialaren etika eta epistemologiari buruzko ikerlanetan. Lafede.cat plataformako teknologia eta giza eskubideen arduraduna eta Algorightsen sortzaileetako bat ere bada. Aholkularitza teknologikoan eta startupen aholkularitzan lan egin du, eta dagoeneko 14 urte baino gehiago eman ditu berrikuntza teknologikoaren munduan.