72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Hizketaldia: Sean Baker

Sean Baker zuzendari eta gidoigile estatubatuarrak narrazio zinematografikoari buruz duen ikuspegi berritzaile eta errealista partekatuko du. Gizartearen ertzetan gertatzen den guztia erretratatzeko moduagatik ezaguna, bere sormen-prozesua eta zineman benetakotasunaren alde duen konpromisoa eztabaidatuko ditu. Bakerrek hainbat gai aztertuko ditu mintzaldi horretan, hala nola irudikapen txikiegia duten komunitateen irudikapena, zinema independentearen erabilera aldaketa sozialerako baliabide gisa, eta bere lanen ezaugarri izan diren teknika zinematografiko berritzaileak, hala nola The Florida Project, Tangerine eta Cannesen berriki Urrezko Palma irabazi duen Anora; izan ere, Anorak Zinemaldiaren edizio honetako Perlak sailean parte hartuko du.


Parte-hartzaileak
Sean Baker
Zuzendaria

Sean Bakerrek (Summit, New Jersey, AEB. 1971) 2000n zuzendu zuen bere lehen lana, Four Letter Words. Bakerren hurrengo bi filmak, Take Out (2004) eta Prince of Broadway (2008), Independent Spirit Awards sarien John Cassavetes sarirako izendatuak izan ziren, eta 2012an Robert Altman saria beretu zuen Starlet (2012) lanagatik. Tangerine (2015) Sundanceko zinema-jaialdian estreinatu zen, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Independent Spirit Award saria irabazteaz gain. 2017an, The Florida Project (Perlak) estreinatu zuen Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean, eta Willem Dafoek antzeztaldeko aktore onenaren Oscarrerako izendapena izan zuen, besteak beste. Red Rocket (Perlak, 2021) filmarekin Cannesen lehiatu zen, eta aurten Anora pelikulak film onenaren Urrezko Palma irabazi du.


Larunbata 21, irailak
12:00 h.

Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
Sarrerak salgai irailaren 15eko (igandea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: