"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Itziar Lazkano (Presidenta)
Aktore eta antzerki zuzendari bizkaitarrak 1980. urtean hasi zuen bere ibilbidea, Karraka antzerki-taldearen fundatzaile gisa. Azken hamarkadetan 30 antzerki-ikuskizun baino gehiagotan parte hartu du. Lazkanok ibilbide luzea egin du zinemagintzan, 1987. urtean Ernesto del Rioren El amor de ahora filmean aktore lanak egin zituenetik. Aurten Goya sarietarako izendapena jaso du 20.000 especies de abejas pelikulan parte hartzeagatik (Estibaliz Urresola, 2023). Lazkano ezaguna da ere telebistan egindako lanagatik, tartean, Vaya Semanita eta Aida telesailan.
Joseba Lopezortega
ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendariak historia ikasketak egin zituen UPV-EHUn, eta aditua da ideien sorkuntzan eta kultur industrian. Lopezortegak bere ikus-entzunezko ibilbidea Bilboko FAS Zine Klubean eta ZINEBIn bertan hasi zituen, hautespen-batzordeko kide modura. Opera eta musika klasikoko kritikaria izateaz gain, komisario lanetan ere ibili da eta Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea ere bada. Komunikazioaren arloan Guggenheim Bilbao Museoarentzat, OLBE Bilbao Operarentzat edota BBKrentzat lan egin du.
Izaskun Rodríguez
Izaskun Rodríguezek ETBn egin zituen bere lehen urratsak, Kazetaritzan lizentziatu eta Publizitatea ikasten zuen bitartean. Euskal telebistako saio ugaritan lan egin du, koordinatzaile eta gidoigile moduan batez ere. Hainbat saioren zuzendaria izan da: Objetivo Euskadi; 360º; La decisión de Escocia; Dancing Laguardia eta 3Txulo. 2019tik 2023ra EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako irakasle izan da. Gaur egun doktore-tesia egiten ari da, zinemak historian zehar emakumezko gerra-korrespontsalak nola irudikatu dituen aztertzeko.