"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzak elkartasuna adierazi nahi dio industria zinematografiko argentinarrari, bizi duen salbuespenezko egoera dela eta. Euren hainbat proiektu geldiarazi dituzte, INCAA edukiz hustu dute eta euren gobernuak hartu dituen erabakiekin, euren garapena arriskuan jarri dute; ez bakarrik euren zinematografia, baizik eta kulturaren bestelako adierazpenena ere.
Donostia Zinemaldiko Zuzendaritzak ere argi adierazi nahi du babes honek ez duela esan nahi, inondik inora, argentinar politikagintzan esku-hartzeko borondaterik duenik. Urteetan zehar INCAArekin lankidetza izan dugu, bertan kolore politiko ezberdinetako gobernuak izan dituela, besteak beste, gobernu kontserbadoreak, gutxi gora-behera liberalak zirenak, eskuinekoak edota ezkerrekoak. Argentinar herritarrei dagokie definitzea gobernu bakoitzak izango dituen ezaugarriak, baina orain arte guztiekin argentinar industriak normaltasunez proiektuak garatzea lortu du eta Latinoamerikako industriarik garrantzitsuenetakoa izatea lortu du, herrialdearen irudi positiboa erakutsiz eta motor ekonomikoa bihurtuz.
Gaur, Donostia Zinemaldiak, kultur adierazpena den aldetik, ezin du ez ikusiarena egin, ezin da isilik geratu gobernu honek zinematografia nazional osoa desegiten duen bitartean, eta milaka herritar erail zituen diktadura militarra justifikatzen duen bitartean. Zinema argentinarra, eutsi!
José Luis Rebordinos
SSIFFren zuzendaria