"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Audrey Diwanen Emmanuelle ez da izen bereko eleberri ezagunaren ego kitzapena, are gutxiago 1974an egin dako film luze erotikoaren bertsioa; izan ere, zuzendariak prentsaurre koan aitortu duenez, “ez dut filma osorik ikusi ere egin”. Diwanek pertsonaia hartu eta mitoa irauli du, gaurko egunera egokitzeko.
Emmanuelle (Noémie Merlant) us tekabeko sexu-harremanak izatera ohituta dagoen emakumea da, eta horregatik ez du inolako atseginik sen titzen. Egun batean, lan egiten duen luxuzko hotelen kateak Hong Kongera bidaltzen du, bertako establezimen du baten diru-sarreren jaitsiera aztertzera, baina iristen denean bikain funtzionatzen duen hotel bat aurkitzen du. Dena dela, hoteleko zuzendaria (Naomi Watts) kaleratzeko aitzakia bat bilatu behar du eta, han dagoen bitartean, Lee Jae-Yong (Will Sharpe) ezagutuko du: errutina misterio- tsuak dituen exekutibo erakargarria. Emmanuelle harekin obsesionatu eta atzetik joaten hasiko zaio.
“Jatorrizko Emmanuellen 20 minutu ikusi nituenean sentitu nuen ez nintzela film horren publikoa”, dio zuzendariak. “Ekoizleek liburua eman zidaten, eta jakin-minez irakurri nuen, Interneteko pornoaren garaian ero tismoaren gramatika zinematografi koa erabil ote genezakeen nire artean pentsatuz”. Zentzu horretan, protagonistak irrikatzen duen plazera “ez da soilik sexuala”. “Nola eman dezake gu gure onena hainbeste eskatzen zaigunean? Non dago plazera, horrela amore eman behar badugu?”. Audrey Diwanen helburua ikuslea “emakume horren ariman eta gorputzean sarraraztea da, sexu-bizitzara itzultzeak zer esan nahi duen esperimentatu dezan”.
Emmanuellen pertsonaia plazer galduaren bila dabil, eta horretarako zuzendariak emakumezkoaren bilaketa intimoari begiratzen dio, belaunaldi jakin baten iruditeria kolektiboan oraindik orain bizirik dirauen 1974ko pertsonaia zirikatzailetik al denduz. “Gaur egungo mundua ez da jada garai batekoa”, adierazi du Diwanek.
Desioa, desio eza eta batere argi islatzen ez diren iraganeko hainbat mamu jorratzen ditu pelikulak. Alabaina, Emmanuellen begiradaren atzean ezkutatzen dena “bakardadea da. Sexu-enkontru hutsalez betetzen saiatzen den bakardade mugagabea”, azaldu du zuzendariak.
Emmanuelle berriak ez du sexu esplizituko eszenarik, nahiz eta protagonista sarri agertzen den biluzik. Diwanek zehaztu du urratzailea izan nahi duela eta ez dela emakumeentzako film bat bakarrik. Bestalde, Noémi Merlantek aitortzen du bere inguruko jendeak ohartarazi ziola Sylvia Kristelen karrera markatu zuen papera onartzeko arriskuaz, Emmanuelleren gandik ezin izan baitzen inoiz libratu. “Beldur hori bazegoen, merezi zuen istorioa berriro kontatzea. Oso interesgarria da nahitaez maiteminduta sentitu gabe sexu-istorioak bilatzen dituzten emakumeak erakustea. Maitasunik gabe plazera bilatzeko es kubidea dugu”.
Sergio Basurko