SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak Dunia Ayaso 2024 Sariari eusten dioten emakumezko lau zuzendari eta gizonezko bien izenak ezagutarazi dituzte. Zinemagintzan genero-ikuspegia aitortza egiten dion saria da honakoa. Egile finalistak hauexek dira: Sonia Méndez, As Neves filmagatik; Antonio Chavarrías (La abadesa), Pilar Palomero (Los destellos), Celia Rico (Los pequeños amores), Andrea Jaurrieta (Nina) eta Chema Rodríguez, Orgullo vieja film luzean egindako lanagatik.
Irabazlea ezagutzeko prentsaurrekoa hurrengo ostiralean izango da, irailaren 27an, 16:30ean Kursaaleko Prentsa Kluba Aretoan. Agerraldian izan nahi baduzu eman izena hemen: mcalvob@sgae.es
Hautatutakoen artean batek, hots, Pilar Palomeroren Los destellos pelikulak, aurtengo lehiaren atal ofizialean hartzen du parte. Gainontzekoak, aldiz, Made in Spain deritzon atal ez-lehiakorrean dira erakusgai, berau Zinemaldiak berak SGAE Fundazioarekin batera abiarazten duen sekzioa dela.
Jarraian zortzigarren urtez ospatzen dugun saria da Dunia Ayaso izena daraman hau. 5.000 euroko saria dauka eta 2024an zendutako egile kanariarraren omenez sortu zen, nonbait, hark burututako genero-ikuspegiduneko zinea aldarrikatzeko eta aintzat hartuarazteko.
Ekimen hau medio, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak genero-ikuspegia eta balioa hobekien hauspotzen duen film-luze egin berria eta berorren zuzendaria aintzatesten dute, protagonismo femeninoei edo emakumeak gizartean pairatzen duen egoera erretratatzen duten pertsonaia femeninoei garrantzia emanez; alegia, estereotipoak gainditzen dituzten lanez ari gara, emakumeen errealitatea, aukerak eta memoria historikoa hain maiz faltsutuak diren leku amankomunak jasotzen eta salatzen dituztenak.
Elena Martín Gimenok presidituko duen epaimahai batek aurtengo edizioan irabazle suertatu den zinemagilearen berri emango digu. Epai-mahai horretan izan dira ere: Guadalupe Balaguer ekoizlea eta CIMAko lehendakaria (Asociación de Mujeres Cineastas y de Medios Audiovisuales), eta María Ripoll zinemagilea.
Elena Martín Gimeno berak bereganatu zuen 2023an Dunia Ayaso Saria Creatura lanari esker. Aldez aurretik izan ziren saridun Carla Simón (2017, Verano 1993), Arantxa Echevarria (2018, Carmen y Lola), Belén Funes (2019, La hija de un ladrón), Pilar Palomero (2020, Las niñas), Ainhoa Rodríguez (2021, Destello Bravío) eta Rocío Mesa (2022, Secaderos).
Isabelen bizitza irauli egingo da bere alaba Madalenek eskatzen dionean Ramóni –gaixorik duen aitari– aldizka bisitatzeko. Hamabost urtez senar ohiarengandik urrun egon denez, eta luzaroan familia izan baziren ere, ezezaguna egiten zaio gaur gizona; alabaina, jada gainditutzat jotako erresuminak berpiztuko zaizkio Isabeli. Hala ere, Ramóni bere unerik zaurgarrienean laguntzean, Isabelek beste begi batzuekin ikusiko du aspaldi bizitako porrota eta oraingo bizitzan jarriko du arreta.
As Neves mendi-herri galiziarra da, eta denek ezagutzen dute elkar han. Inauteri-gauean, nerabe batzuek festa bat ospatu eta perretxikoekin drogatuko dira lehen aldiz. Hurrengo egunean elur-ekaitzarekin esnatuko dira, eta Paula, nesketako bat, desagertu egin dela jakingo dute. Bitartean, herria inkomunikatuta geratu eta Internetik gabe geratuko da. Gero eta garrantzitsuagoa da Paula aurkitzea. Bizitza eta munduarekin duten harrema sakonki aldatuko dien ikerketa abiaraziko da.
IX. mendean, Emma −17 urteko neska bat− abadesa izendatu dute, moriskoekin gatazkan zeuden muga-lurraldeak birpopulatu eta kristautzeko. Abadiara iristean, bere eginkizuna betetzeko prest dagoen emakume batek pizten duen mesfidantza gainditu beharko du mesfidantza hori; nobleei, nekazariei eta mojei aurre egin beste erremediorik ez du izango. Alabaina, ezarritako botere-egiturei aurre egin ahal zaiela frogatuko du Emmak, baina garesti aterako zaio hori lortzea...
Teresak oporretarako planak aldatu ditu amari laguntzeko, istripu txiki bat izan baitu hark. Ama-alabek uda ezin itogarriagoa igaroko dute elkarrekin, eta ez dute lortuko ados jartzea, ezta gauzarik hutsalenetan ere. Alabaina, derrigorrezko elkarbizitzak uste baino gehiago astinduko du eta, udako gauetan, Teresak une argigarriak biziko ditu amarekin batera.
Ninak haurtzaroko herrira itzultzea erabaki du, kostaldera, eskopeta bat daramala poltsan eta helburu finko batekin: Pedroz mendekatzea, herriak orain omendu egiten duen idazle ospetsuaz. Jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin berriz elkartzean, zalantzak iango ditu mendekua ote den aukera bakarra.
Pepa, Antoñita, Pepi, Esperanza, Remedios, Kiska, Catalina eta Rafaela Sevillako Triana auzoko emakumeak dira, 68-97 urtekoak. Amets bera dute denek: bakarrizketari gisa ikuskizunaren munduan arrakasta izatea eta adineko emakumeek errespetua eta ikusgarritasuna merezi dutela aldarrikatzea. Horretarako, Orgullo vieja izeneko ikuskizun bat sortu dute. Pelikulak konpainiaren sortze-prozesua, entseguak, estreinaldia Sevillan eta Andaluzian zehar egindako bidaiak erakusten ditu.