Donostia Zinemaldiak 72. edizioko lehenbiziko hiru egunetarako 31.470 sarrera saldu ditu salmenta lehen egunean 19:00ak arte. Salmenta %8,32a igo da iazko datu berarekin alderatuta.
Gehiago saldu diren saioak film hauetakoak izan dira: Los destellos / The Glimmers eta Soy Nevenka / I Am Nevenka Sail Ofizialean; Ainda estou aqui / I’m Still Here eta All We Imagine As Light Perlak sailean; La guitarra flamenca de Yerai Cortés eta Stars and the Moon New Directors sailean, eta Cuando las nubes esconden las sombras / When Clouds Hide the Shadow eta Querido Trópico / Beloved Tropic Horizontes Latinos sailean.
Sarreren salmenta online zein Kursaaleko Zinemaldi plazako leihatiletan izan da. Gaur lehen hiru egunetako sarrerak (ostirala 20, larunbata 21 eta igandea 22) jarri dira salgai soilik. Bihar (astelehena 16) 9:00etatik aurrera hasiko da hilaren 23ko (astelehena), 24ko (asteartea) eta 25eko (asteazkena) sarreren salmenta, eta asteartean, 17an, hilaren 26ko (osteguna), 27ko (ostirala) eta 28ko (larunbata) txartelak.
Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eskerrak eman dizkie herritarrei lehen egunean saldutako sarrera askorengatik, "oso kopuru altua baita, etorkizunean gainditzeko eta mantentzako zaila" baita. Online salmentan nabarmentzeko moduko gorabeherarik egon ez delako ere pozik agertu da. "Une batzuetan motel funtzionatu du, milaka pertsona aldi berean erosten ari zirelako, baina sistema ez da inoiz erori", nabarmendu du Rebordinosek. Ikusleen pazientzia ere eskertu du, eta datozen egunetan ere arazorik gabe erosten jarraitzea espero du.